Eztanda lantegi petrokimikoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tarragonako erreaktorearen zati batek hiru kilometrora zegoen gizon bat hil zuen

Leherketaren ondorioz, tona bateko burdinazko xafla Torreforta auzoko etxebizitza baten leihotik sartu zen eta etxeko sabaia bota zuen. Bertan zegoen 59 urteko gizonezkoa berehala hil zen.
Burdinazko xaflak sutea eragin zuen etxebizitzan.
Burdinazko xaflak sutea eragin zuen etxebizitzan. Argazkia: EFE

Tarragonako lantegi petrokimikoan atzo izandako eztandaren ondorioz hildako pertsonetako bat gertakariaren lekutik hiru bat kilometrora zegoen. Gaur argitu dute nola hil zen.

Pau Ricoma Tarragonako alkateak azaldu duenez, leherketak erreaktoreko tapa, tona bateko burdinazko xafla bat, hiru kilometrora jaurti zuen. Xafla Torreforta auzoko etxebizitza baten leihotik sartu zen, eta sabaia behera bota zuen, bertan zegoen 59 urteko gizonezkoa harrapatuta. Berehala hil zen.

Ricomaren hitzetan, "sinesgaitza" dirudien "hipotesi hori" darabilte heriotza ikertzen ari diren teknikariek.

Leherketaren ondorioz zendutako beste bi gizonak lantegiko beharginak ziren. Horrez gain, beste zazpi langile zauritu ziren; bat oso larri dago.

Burdinazko xafla Torrefortako etxebizitza bateko leihotik sartu zen (goian, ezkerretara). Argazkia: EFE

Alkateak zehaztu duenez, leherketak "lerro zuzenean" jaurti zuen xafla —1,22 metro zabal, 1,65 luze eta hiru zentimetroko lodieraduna— eta hirugarren solairuan zabalik zegoen leihotik sartu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X