Petrokimika lantegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru dira jada Tarragonan izandako leherketaren ondorioz hildakoak

Bartzelonako Vall d’Hebron ospitalean egoera kritikoan, gorputzaren % 80 erreta, zegoena da azken hildakoa.
Suhiltzaileak, Tarragonan izandako leherketaren ondoren lanean. Argazkia: Efe
Suhiltzaileak, Tarragonan izandako leherketaren ondoren lanean. Argazkia: Efe

Atzo Tarragonako enpresa petrokimiko batean izandako leherketaren ondorioz Bartzelonako Vall d’Hebron ospitalean egoera kritikoan ingresatuta zegoen pertsona hil egin da, eta dagoeneko hiru dira leherketa horren eraginez hildakoak.

Aipatu ospitaleko iturriek eman dute heriotzaren berri. Hildakoa erreduren unitatean zegoen ospitaleratuta, gorputzaren % 80 erreta.

Vall d’Hebrongo areto horretan dago ospitaleratuta beste pertsona bat oso egoera larrian, aipatu iturrien arabera.

IQOXE enpresaren La Canonjako lantegian izandako leherketak beste pertsona bat ere larri zauritu zuen, erredurengatik, baina hori Tarragonako Joan XXIII Ospitalean dago ingresatuta.

Gainerako bostak arin zauritu ziren, eta horietako hiruk atzo bertan jaso zuten senda-agiria.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X