Nazioarteko elkarte batzuek etxebizitza babesteko 'fronte komun' bat nahi dute
Etxegabetzeen aurkako Alemaniako, Frantziako, Errumaniako eta Euskal Herriko hainbat elkartek "etxebizitza babesteko borroka-fronte komun bat" sortu nahi dute; fronte horren asmoa litzateke "bizitzarako gune horiek" ez bilakatzea "funtsa putreek espekulatzeko moduko produktu finantzari konplexu".
Hain zuzen, Etxebizitza eta Hirirako Eskubidearen aldeko Europako Koalizioa Hernanin dago bilduta, asteazkenetik, igandera arte, eta horixe izan da elkarte batzuek adostutako ondorio nagusietako bat. Topaketa lehen aldiz ari dira egiten Estatuan. Bertan, Euskadiko Kaleratzeak Stop eta Frantziako, Alemaniako eta Errumaniako antzeko elkarte batzuek agiri bat aurkeztu dute ostiralean, gogora ekartzeko etxebizitza "arazo larria" dela: "Ehun mila milioi europarrek baino gehiagok pairatzen dituzten pobreziari eta gizarte-bazterketari eragiten die", zehaztu dute.
Testuinguru horretan, Frantziako "Droit au logement" taldeak, Alemaniako Kaleratzeak Stop Berlin elkarteak, Errumaniako Etxebizitzarako Eskubidearen aldeko Fronte Komunak eta Kaleratzeak Stop Euskadi taldeak azpimarratu dute "guztion arteko ekintza egiteko kointzidentziak" dituztela, Estatu bakoitzak dituen berezitasunak ere kontuan izanik.
Ildo horretan, Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak agindutakoa betetzea eskatu die administraritzei; agindu horren bidez, eskatzen zaie europar Estatuei "behartutako etxegabetzerik ez egoteko, baldin eta ez badago aldez aurretik beste aukera egoki bat".
Halaber, salatu dute gero eta nabariagoa dela "etxebizitzak behar direla"; galdegin dituzte hirietako erdiguneetako "turistifikazioaren" aurkako neurriak; "etxebizitzen parke publikoa pribatizatzeko" ahaleginen aurka egin dute; eta eskatu dute "legeak berak" mugatzea alokairuak.
Berlingo saiakuntza
Berlingo saiakuntza aztertu eta hari jarraitzearen aldeko apustua egin dute, halaber. Alemaniako hiriburuan, hain zuzen ere, etxeen % 85 alokairuzkoak dira (heren bat, pribatuak), eta herri-ekimeneko erreferendum bat ari dira proposatzen, etxeko jabe handiei milaka etxebizitza desjabetzeko, Konstituzio alemaniarra abiapuntu.
Topaketan izan direnek, halaber, eztabaidatu dute gastu handiagorik eskatu behar ote zaien "etxebizitza-arloan BPGaren % 1 baino gutxiago inbertitzen duten Estatuei", eta aztertu dituzte ekimen legegile batzuk; besteak beste, EAEko Etxebizitza Legea izan dute hizpide, "hutsik dauden etxebizitzen desjabetzea edo, halaber, behartutako alokairua baimentzen baititu". Kataluniako Lege Dekretu jakin bat ere izan dute eztabaidagai; horrek "bankuak eta etxebizitzen jabe handiak behartu egiten ditu arrazoizko alokairua eskaintzera, etxegabetzea gauzatu aurretik".
Hernanin, ekintzaileek gonbit egin diete herritarrei, arratsalde honetan Donostiako Boulevarden eta Jose Maria Sert plazan Kaleratzeak Stop elkarteak deitutako elkarretaratzeetan parte hartzeko. Elkarretaratze horien xedeak dira hiriaren turistifikazioa salatzea eta gaitzestea etxebizitzarekin espekulatzen duten inbertsio-funtsen jokabidea; halaber, eskatuko dute Benta Berri auzoko herritar baten aurkako etxegabetze-eskaera kentzea.
Zure interesekoa izan daiteke
AEK-k Korrikatik kanpo utzi du CCOO sindikatua, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta "Argia" aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, "Erroldarik gabe ez naiz existitzen" lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.