Lurrak eremu magnetiko primitibo bat zuela erakusten duten ebidentziak aurkitu dira
Burdin likidozko zurrunbiloak sortzen du gure planeta babesten duen eremu magnetikoa Lurraren sakonenean. Eremu magnetiko hori ikusezina den arren, behar-beharrezkoa da Lurraren azalean bizi garenontzat, izan ere, eguzki-haize kaltegarritik eta izpi kosmikoetatik babesten gaitu.
Eremu magnetikoaren garrantzia ikusirik, zientzialariek Lurraren historian zehar izan dituen aldaketak aztertzen dihardute aspaldi. Ezagutza horrek gure planetaren etorkizuneko bilakaerari buruzko argibideak emango dizkigulakoan daude, baita eguzki-sistemako beste planeta batzuen bilakaeraren inguruko informazioa ere.
Rochester-eko Unibertsitateko ikerketa batek argitu du hasieran Lurra inguratu zuen eremu magnetikoa zientzialariek uste zutena baino askoz indartsuagoa izan zela. Ikerketa NAS aldizkarian argitaratu dute eta Lurraren eremu magnetikoaren iraunkortasunaren inguruko ondorioak ateratzen eta eguzki-sistemako beste planetetan bizitza egoteko ezaugarriak betetzen diren jakiten laguntzea espero da.
"Ikerketa honek bizitzeko moduko planeta baten eraketaren inguruko informazioa ematen digu", adierazi du John Tardunok, Rochester-eko Lurraren Zientzia eta Ingurumeneko irakasle eta Arte, Zientzia eta Ingeniaritza Ikerketetako dekanoak. "Erantzun nahi dugun galderetako bat Lurraren bilakaera horrelakoa zergatik izan zen da, eta horrek planetaren babes magnetikoa oso goiztiarra izan zela erakusten digu".
LURRAREN EREMU MAGNETIKOA GAUR EGUN
Lurraren babes magnetikoa kanpoaldeko nukleoan eratzen da. Barne-nukleoaren berotasunak eta dentsitateak burdin likidozko kanpo-nukleoa astintzea eta mugitzea dakar, korronte elektrikoak sortuz eta geodinamo izenaz ezagutzen den fenomeno bat eraginez, Lurraren eremu magnetikoa indartuz.
Nukleoko materialen kokapena eta tenperatura altuak direla eta, zientzialariei ezinezkoa zaie eremu magnetikoa zuzenean neurtzea. Lurrazalera igotzen diren mineralek, ordea, hozten diren unetik, eremu magnetikoaren norabidea eta intentsitatea blokeatzen dituzten partikula magnetiko txikiak izaten dituzte.
Datu paleomagnetiko berriak, mikroskopio elektronikoak, geokimikoak eta paleointetsitatezkoak erabiliz, ikertzaileek Australian bildutako zirkoi kristalak (Lurreko material zaharrenetakoa) datatu eta aztertu zituzten.
Zirkoiek, milimetro baten bi hamarreneko tamainakoak gutxi gorabehera, oraindik txikiagoak diren partikula magnetikoak dituzte. Partikulek Lurraren magnetizazioa blokeatu zuten zirkoiak sortu zirenean.
LURRAREN EREMU MAGNETIKOA ORAIN DELA 4 MILIOI URTE
Tardunok aurretik egindako beste ikerketa batzuek argitu zuten Lurraren eremu magnetikoak gutxienez 4.200 milioi urte dituela eta planeta sortu zenetik dagoela. Baina, Lurraren barne-nukleoa gehikuntza nahiko berria da: orain dela 565 milioi urte eratu zen, Tardunok eta bere kideek urte hasieran argitaratutako ikerketa baten arabera.
Hasiera batean ikertzaileek Lurraren lehen eremu magnetikoa ahula zela uste bazuten ere, zirkoietatik lortutako datu berriek eremu magnetikoa indartsuagoa zela iradokitzen dute. Hala ere, barne-nukleoa artean sortu gabe zegoenez, orain dela 4.000 milioi urte sortu zen eremu indartsua beste mota bateko mekanismo batek bultzatu zuela uste dute.
"Mekanismo hori Lurraren barruan gertatu zen magnesio oxidoaren prezipitazio kimikoa izan zela uste dugu", esan du Tardunok.
Magnesio oxidoa, ziurrenik, Lurraren ilargia eratzeko talkak sortutako muturreko tenperatura beroengatik disolbatu zen. Lurraren barnealdeko tenperatura hozten zen bitartean, magnesio oxidoa prezipitatu zitekeen eta horrek bultzatu ahal izan zituen konbekzioa eta geodinamoa.
Magnesio oxidoaren iturria agortu arren, barne-nukleo berriaren eraketak gaur egun Lurrak dituen geodinamoa eta eremu magnetikoa elikatzeko iturri berria izatea ekarri zuen.
"Hasierako eremu magnetikoak sekulako garrantzia izan zuen, izan ere, atmosfera babesten zuen eta ura desagertzea ekiditen zuen eguzki-haizeak indartsuagoak zirenean. Ziurrenik, eremu magnetikoa eratzeko sistemak garrantzia handia izango du beste planetentzat eta exoplanetentzat", azaldu du Tardunok.
Teoria nagusi baten arabera, esaterako, Martek ere eremu magnetikoa izan zuen hasieran. Baina Marteko eremu magnetikoa kolapsatu egin zen, eta, Lurrekoak ez bezala, ezin izan zuen eremu magnetiko berri bat sortu. "Behin Martek bere eremu magnetikoa galduta, ura ere galdu zuen", gehitu du Tardunok.
Bukatzeko, Tardunok, ikerketak etorkizunera begira eskaintzen dien laguntza izan du mintzagai: "Baina oraindik ez dakigu zergatik kolapsatu zen eremu magnetikoa. Hasierako eremu magnetikoak berebiziko garrantzia du, baina eremu magnetikoen iraunkortasunarekin ere oso interesaturik gaude. Ikerketa honek Lurraren eremu magnetikoa mantentzen laguntzen duten mekanismoak aurkitzen laguntzeko informazioa eman digu".
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.