Nola egin Bizkaian ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?
Martxoaren 2tik 3rako gauean, Bizkaiko dozenaka udalerritako herritarrek egiaztatuko dute LTDko kateak, alegia, irekian eta doan ematen dituzten telebista-kateak, berriro sintonizatu behar dituztela euren telebistetan, eta ordenatu behar dituztela euren urrutiko aginteetan. LTDko frekuentzia-aldaketa Bigarren Dibidendu Digitalaren ondorioa da; izan ere, 2020ko ekainaren 30erako, Europak hala aginduta eta 5G telekomunikazioetako etorkizuneko sareak hedatzeko helburuarekin, espektro erradioelektrikoko 700 MHz-ko banda askatu behar da.
Gida txiki honen bidez azaldu nahi dizugu zer egin behar duzun ETB1ek eta ETB2k zure telebistako lehen bi kanaletan jarraitzeko, hau da, urrutiko aginteko 1. eta 2. botoietan izateko.
Lehenik eta behin, antena berriro egokitu
LTDko eskaintza osoa telebista-antenaren bidez ikusi nahi baduzu, hau da, telebista ez baduzu ikusten soilik kable-sistema erabiliz, zure etxeko antena kolektiboa egokituta izan behar duzu. Hori ez baduzue oraindik egin, hitz egin finka-administratzailearekin edo komunitateko presidentearekin, ahalik eta lasterren eska diezaion telekomunikazio-instalatzaile bati egokitzapen hori egiteko.
Espainiako Gobernuak laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu egokitzapen hau gauzatzeko. Instalatzaileak emango dizu horren berri.
Etxebizitza familiabakar batean bizi izanez gero, ez duzu zertan egokitu antena; nahikoa da telebista berriro sintonizatzearekin.
Gero, zure telebista berriro sintonizatu
LTDko kanalak sintonizatzeko, piztu telebista, eta, beharrezkoa balitz, LTDko zure hargailua ere, eta, urrutiko agintean MENU izeneko tekla sakatu. Pantailan, hainbat aukera izango dituzu ikusgai; urrutiko agintean geziaren itxura duten teklak erabiliz, mugi zaitez pantailatik, INSTALAZIOA izeneko aukerara iritsi arte (baliteke ere KONFIGURAZIOA izena izatea).
OK tekla sakatuta, beste aukera batzuk izango dituzu ikusgai telebistan. Bilatu KANALAK BILATU izenekoa (edo izen horren antzekorik duena), eta OK sakatu, berriro ere.
Jarraian, urrutiko aginteko geziak baliatuz, topatu BILAKETA AUTOMATIKOA edo BERRIAK SINTONIZATU aukera.
Zure telebistak, hala, kanal guztiak topatuko ditu. Itxaron hori egiten amaitu arte; pantailan, abisua emango dizu.
Irteteko teklaren bat zehaztuko dizu (OK izan daiteke, edo besteren bat), eta berriro ere LTDko kanal guztiak izango dituzu telebistan.
Hirugarren urratsa: zure telebistako kanalak berriro ordenatu, ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko
Zure telebistan kanalak berriro ordenatzean, gogoratu: zure etxea eta zure telebistan, zuk agintzen duzu. ETBko kanalak zure gogokoenak badira, utzi lehen tokietan!
Kanalak ordenatzeko, berriro ere telebista piztu, eta, beharrezkoa balitz, LTDko hargailua ere, eta MENU tekla sakatu urrutiko agintean. Bilatu KANALAK ORDENATU aukera (KANALAK ANTOLATU izena ere izan lezake), eta OK sakatu. ALDATU edo antzeko izena duen aukera hautatu, OK sakatuz, eta, jarraian, ondorengoak agertuko zaizkizu: KANALAK SALTATU, KANALAK MUGITU, KANALAK BLOKEATU… Aukeratu KANALAK MUGITU, eta OK sakatu.
Telebistan, sintonizatuta dituzun kanal guztiak agertuko zaizkizu, zerrenda batean, indarrean duzun ordenan. Edozein kanalen tokia aldatzeko, jar zaitez horren gainean, eta emaiozu OK botoiari; hori eginda, mugitu urrutiko agintearen bidez, geziaren itxura duten teklak erabiliz, nahi duzun tokiraino iritsi arte. Aldaketa baieztatzeko, OK sakatu.
Hortaz, bilatu 35. kanaletik ETBko kanalak, ETB1HD eta ETB2HD barne, eta urrutiko aginteko 1. eta 2. botoietan eta hurrengoetan kokatu.
Albiste gehiago gizartea
Etxebizitza da arazo nagusia bizkaitarrentzat, enplegua eta segurtasunik eza atzetik dituela
Ikerfelek egindako ikerketa baten arabera, osasuna laugarren lehentasuna da bizkaitarren kezken artean.
Bilbotar bati 15.000 euroko iruzurra egin dio talde kriminal batek, bankuko datuak erabiliz
Gaizkileek finantza-erakundeko langileak zirela esan zioten biktimari, eta, guztira, 23 kargu egin zituzten haren txartelean.
Perez Iglesias, IBMren ordenagailu kuantikoaz: "Zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakarriko ditu"
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, IBMk aurten Donostian instalatuko duen superordenagailu kuantikoaren piezak dagoeneko Ibaetan dira. Sailburuaren ustez, "zientziaren munduan punta-puntan lan egiteko gaitasun handia duten pertsonak erakartzeko gunea izango da".
Adingabe bat hil da Castro Urdialesen, eremu harritsu batetik erorita
12 urteko gazteak bularrean kolpea hartu zuen, eta Santanderreko Valdecilla Ospitalera eraman zuten.
Sutea izan da Tarifan, eta errepide bat itxi eta kanpin bat hustu behar izan dituzte
Sutea piztu da turistaz betetako Cadizko udalerriko La Peña inguruan, eta zenbait toki hustu behar izan dituzte. Tartean, kanpin bat. Ehun bat suhiltzaile sua kontrolatzeko lanean ari dira.
Foru Gobernuak "lasaitasuna" eskatu du Izarbeibarko sutearen aurrean: "Ez du herrigunerik kaltetu"
Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak "lasaitasun" mezua zabaldu du Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanosen artean piztutako sutearen aurrean, "ez baitago, a priori, herrigunerik kaltetutaa". "Eta ez dugu uste gertatuko denik", gaineratu du. Bestalde, Maria Chivitek Nafarroako presidenteak eskertu egin du "inguruko alkateekin izaten ari garen lankidetza perfektua".
Abuztuaren 29ko gauean ez da jairik izango Bakion, ekitaldiak bertan behera utzi baitituzte "indarkeria areagotu delako"
"Hainbat eraso matxista eta borroka izan dira, eta jai giroa hondatu dute", azaldu du Bizkaiko Udalak. Hori dela eta, San Joan Doloz gauean ez da DJ ikuskizunik izango.
Bizkaiko 17 udalerritako hegazti-ustiategiak konfinatu dituzte, hegazti-gripearen hainbat kasu agertu direlako
Ezarritako babes- eta zaintza-eremuak udalerri hauetan ezarri dira: Lemoiz, Bakio, Gorliz, Barrika, Sopela, Mungia, Maruri, Plentzia, Urduliz, Getxo, Berango, Gatika, Laukiz, Leioa, Erandio, Loiu eta Derio.
Fauna basatia sendatzeko Gorlizko zentroak abeletxeko hegazti guztiak hil ditu, eta inguruko udalerrietan prebentzio-neurriak ezarri dituzte
Zentroak hegazti gripearen bi kasu atzeman ditu, eta, iragarri dute, ondorioz, zentroa bera kutsatu egin dela. Hala, alde batetik, abeletxeko hegazti guztiak hil dituzte, eta, bestetik, inguruko herrietan prebentzio-neurriak ezarri dituzte.
Egonkortu egin dute Izarbeibarren piztutako baso-sutea
Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanos herrietan piztutako baso-suteak uzta bilduta zeuden hainbat zereal-soro eta pinudi bat kaltetu ditu. Suhiltzaileek gau osoa eman dute bertan, eta lanean jarraitzen dute goizean. Artaxoan piztutako bigarren sute baten ondorioz, NA-132 eta NA-6020 errepideak itxi behar izan dituzte, baina biak zabaldu dituzte dagoeneko.