Nola egin Gipuzkoan ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?
Otsailaren 10etik 11rako gauean, Gipuzkoako dozenaka udalerritako herritarrek egiaztatuko dute LTDko kateak, alegia, irekian eta doan ematen dituzten telebista-kateak, berriro sintonizatu behar dituztela euren telebistetan, eta ordenatu behar dituztela euren urrutiko aginteetan. LTDren frekuentzia-aldaketa Bigarren Dibidendu Digitalaren ondorioa da; izan ere, 2020ko ekainaren 30erako, Europak hala aginduta eta 5G telekomunikazioetako etorkizuneko sareak hedatzeko helburuarekin, espektro erradioelektrikoko 700 MHz-ren banda askatu behar da.
Gida txiki honen bidez, azaldu nahi dizugu zer egin behar duzun ETB1ek eta ETB2k zure telebistako lehen bi kanaletan jarraitzeko, hau da, urrutiko aginteko 1. eta 2. botoietan izateko.
Lehenik eta behin, antena berriro egokitu
LTDko eskaintza osoa telebista-antenaren bidez ikusi nahi baduzu, hau da, telebista ez baduzu ikusten soilik kable-sistema erabiliz, zure etxeko antena kolektiboa egokituta izan behar duzu. Hori ez baduzue oraindik egin, hitz egin finka-administratzailearekin edo komunitateko presidentearekin, ahalik eta lasterren eska diezaion telekomunikazio-instalatzaile bati egokitzapen hori egiteko.
Espainiako Gobernuak laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu egokitzapen hau gauzatzeko. Instalatzaileak emango dizu horren berri.
Etxebizitza familiabakar batean bizi izanez gero, ez duzu zertan egokitu antena; nahikoa da telebista berriro sintonizatzearekin.
Gero, zure telebista berriro sintonizatu
LTDko kalanak sintonizatzeko, piztu telebista, eta urrutiko agintean MENU izeneko tekla sakatu. Pantailan, hainbat aukera izango dituzu ikusgai; urrutiko agintean geziaren itxura duten teklak erabiliz, mugi zaitez pantailatik, INSTALAZIOA izeneko aukerara iritsi arte (baliteke ere KONFIGURAZIOA izena izatea).
OK tekla sakatuta, beste aukera batzuk izango dituzu ikusgai telebistan. Bilatu KANALAK BILATU izenekoa (edo izen horren antzekorik duena), eta OK sakatu, berriro ere.
Jarraian, urrutiko aginteko geziak baliatuz, topatu BILAKETA AUTOMATIKOA edo BERRIAK SINTONIZATU aukera.
Zure telebistak, hala, kanal guztiak topatuko ditu. Itxaron hori egiten amaitu arte; pantailan, abisua emango dizu.
Irteteko teklaren bat zehaztuko dizu (OK izan daiteke, edo besteren bat), eta berriro ere LTDko kanal guztiak izango dituzu telebistan.
Hirugarren urratsa: zure telebistako kanalak berriro ordenatu, ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko
Zure telebistan kanalak berriro ordenatzean, gogoratu: zure etxea eta zure telebistan, zuk agintzen duzu. ETBko kanalak zure gogokoenak badira, utzi lehen tokietan!
Kanalak ordenatzeko, berriro ere telebista piztu, eta, beharrezkoa balitz, LTDko hargailua ere, eta MENU tekla sakatu urrutiko agintean. Bilatu KANALAK ORDENATU aukera (KANALAK ANTOLATU izena ere izan lezake), eta OK sakatu. ALDATU edo antzeko izena duen aukera hautatu, OK sakatuz, eta, jarraian, ondorengoak agertuko zaizkizu: KANALAK SALTATU, KANALAK MUGITU, KANALAK BLOKEATU… Aukeratu KANALAK MUGITU, eta OK sakatu.
Telebistan, sintonizatuta dituzun kanal guztiak agertuko zaizkizu, zerrenda batean, indarrean duzun ordenean. Edozein kanalen tokia aldatzeko, jar zaitez horren gainean, eta emaiozu OKri; hori eginda, mugitu urrutiko agintearen bidez, geziaren itxura duten teklak erabiliz, nahi duzun tokiraino iritsi arte. Aldaketa baieztatzeko, OK sakatu.
Hortaz, bilatu 48. kanaletik (orain arte 50.ean zeuden) ETBko kanalak, ETB1HD eta ETB2HD barne, eta urrutiko aginteko 1. eta 2. botoietan eta hurrengoetan kokatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau ibilgailuren arteko istripua izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irungo noranzkoan
113. kilometroan, Malmasingo tunelen irteeran, izandako istripu baten ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta auto-ilara luzeak sortzen ari da inguruan. Gutxienez bi dira zaurituak.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.