Manifestazioa deitu dute Zaldibarko zabortegiaren luizia salatzeko
Herritar multzo batek manifestazioa deitu du biharko "Zaldibar argitu orain" lelopean Bizkaiko herri horretako zabortegian gertatutako luizia salatzeko.
Sare sozialetan zabaldutako deialdiaren arabera, mobilizazio zaratatsuak hiru zutabe izango ditu: 17:00etan Ermutik eta Eibartik bana aterako da, eta 16:30ean, beste bat Elgetatik. Hirurek Zaldibarko Eitzaga auzoan, Verter Recycling 2002 enpresak hondakindegia duen tokian, egingo dute bat.
Deitzaileek salatu dutenez, "lehentasuna langileak ateratzea izan beharrean, erantzule politikoen aurpegia garbitzea izaten ari da. Airearen kalitatea ona dela esaten badute ere, zabortegiak sutan darrai eta keak gure herriak estaltzen ditu. Azkenik, gertatutakoaren eta ondorioen azalpen argirik eman gabe jarraitzen dute".
Diotenez, "langileak, osasuna eta erantzukizunak" aldarrikatzeko unea da. Era berean, manifestazioa antolatzeko gaur arratsaldean bilera irekia antolatu dutela —Eibarko Arrate kultur elkartearen aretoan, 18:30ean— jakinarazi dute.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak (ELA, LAB, Steilas eta beste sindikatu batzuek eta hainbat gizarte eragilek osatutakoa) bat egin du deialdiarekin.
Albiste gehiago gizartea
Oñatiko Larraña Etxeak 20 nazionalitateko 100 errefuxiatu hartzen ditu
Zentroa kudeatzen duen Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak salatu du Erregelamenduaren erreforma berriak nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak "zigortzen" dituela. 3.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute nazioarteko babesa Euskadin aurten.
Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegiak munduko bigarren jatetxe onena izaten jarraitzen du
Peruko Maido jatetxea munduko onena izendatu dute The World 's 50 Best Restaurants 2025 sarietan. Bestalde, Etxebarri erretegiko Mohamed Benabdallah aljeriarra munduko sommelier onena izendatu dute.
Abadia Saria jaso du Gure Zirkuak
Gure Zirkuak aurtengo Abadia Saria jaso du gaur arratsaldean, Arrateko gainean (Eibar) egindako ekitaldian, komunitate oso bati “elkarrekin euskaraz bizi eta sentitzeko plaza berritzailea” eskaintzeagatik. Eider Mendoza diputatu nagusiaren eskutik jaso dute Abadia Sariaren oroigarria –Iñigo Aristegui Telloren Zazpi Petaloak eskultura– Gure Zirkuko kideek.
Musika, nagusi: EAEko 10 kultur ekitalditatik hiru musikari lotutakoak dira
6.342 kontzerturekin, musika euskal agendan gehien agertzen den forma kultural gisa finkatu zen iaz. Ondoren antzerkia (4.239 ekitaldi) eta, urrunago, zinema/ikus-entzunezkoak (2.349) eta dantza (860).
EAEko kultur ekitaldien ia erdiak euskarazkoak edo elebidunak dira
2024an programatutako kultur ekitaldien % 32,8 euskara hutsean izan ziren, eta % 13,1 elebidunak, gaztelaniarekin edo beste hizkuntza batekin batera.
EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa
2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.
Kultur programazioa urte osoan zehar ereiten da EAEn, baina udazken-negua da sasoirik emankorrena
Orokorrean orekari eusten zaion arren, eskualdeen arteko aldeak egon badaude. Eremu batzuetan programazioa batik bat uda sasoira bideratzen dute, eta beste batzuetan, aldiz, ekitaldiak hilez hil sakabanatzen dituzte.
Beskoitzek ikastola berria izango du 2026-2027 ikasturtean
Egun dauden prefabrikatuetatik gertu, lursail bat erosi du Beskoitzeko Udalak eta bertako zati bat ikastolarentzat izango da. Herri Urratsen lortutako diruari esker eta Euskal Herri osotik iritsitako elkartasunari esker, Seaskak milioi bat euroko inbertsioa egingo du. Irailean lanak hasiko dira, eta hurrengo ikasturtean hasiko lirateke Beskoitze aldeko 50 haur inguru baldintza duinetan euskaraz ikasten.
Ehgamek Bilbao Bizkaia Harro ekimena boikoteatzeko deia egin du
EAJk Harrotasunaren Nazioarteko Eguna “bereganatu eta turistifikatu" nahi duela salatu du eta E28 Koordinadorak ekainaren 28rako deitutako manifestazio “herrikoi eta aldarrikatzailera” joateko deia egin du.
500 ekitalditik gora antolatu dituzte 2025eko sanferminetarako
Ostegun honetan aurkeztu dute sanfermin jaien egitarau ofiziala, eta iragarri dutenez, hilaren 14an Sorotan Bele talde gipuzkoarrak emango dio amaiera bederatzi eguneko zoramenari, Gazteluko plazako agertokian.