Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istinako tunela, AP-8an, itxita egongo da gaur gauean

Zirkulazioa, Deba parean, errei bakarrekoa izango da noranzko bakoitzean.
Istiñako tuneleko zirkulazioa errei bakarrekoa izango da noranzko bakoitzean.
Istiñako tuneleko zirkulazioa errei bakarrekoa izango da noranzko bakoitzean. Argazkia: EiTB.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, asteburu honetan AP-8 autobideko Istiñako tunela itxi egingo dute, lanak direla eta. Hain zuzen ere, Deba parean gaur gauetik bihar goizera arte zirkulazioa errei bakarrekoa izango da noranzko bakoitzean. Trafiko Zuzendaritzak arretaz gidatzeko eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X