Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haize-boladek 145 km/h-ko abiadura gainditu dute Matxitxakon eta 137 km/h-koa Urduñan

Euskalmetek hainbat fronte iritsiko direla iragarri du. Hori dela eta, bi abisu hori ezarri dituzte: bata haizeagatik eta bestea itsasaldeko arriskuagatik.
18:00 - 20:00
Haize bolada bortitzek 100 km/h-ko abiadura gainditu dute Donostian

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur, astelehena, haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-ufadak direla eta, batez ere itsasertzean. Horrez gain, 80 km/h-ko haize-ufadak espero dira kostaldetik gertu dauden inguruetan.

Goizaldean, 145,4 km/h-ko haize-ufadak izan dira Matxitxakon, 137,6 km/h-koak Urduñan eta 122,8 km/h-koak Zaldiaranen. Beluntzan eta Galea lurmuturrean ere, 100 km/h-ko abiadura gainditu dute.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, hainbat fronte iritsiko dira gaur. Ondorioz, ipar-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta prezipitazio ugari izango dira. Horrenbestez, giro euritsua izango da egun osoan, eta zerua oso hodeitsu egongo da.

Euskalmetek jakinarazi duenez, egunean zehar zaparrada handiak izango dira, eta baliteke ekaitzak jotzea, batez ere kostaldean. Elur-kota pixkanaka jaisten joango da, eta 1.000 metro inguruan kokatuko da eguerdian, eta 800-900 metro inguruan, gauerako.

Halaber, itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarri dute. Nabigaziorako lehen bi itsas milietan ezarritako abisua egun osoan egongo da indarrean, izan ere, 4,5 metrorainoko olatuak espero dira arratsaldean. Egunak aurrera egin ahala, olatuen altuera jaisten joango da, eta 3-3,5 metrokoak izango dira gauean.

Bihar, asteartea, ez da aldaketa handirik espero, baina prezipitazioak arratsaldean ugarituko dira. Hala, goizean, bereziki goizaldean eta eguneko lehen orduetan, euri-jasak ez dira hain orokorrak izango.

Elur-maila 800-900 metro inguruan kokatuko da goizaldean, eta 1.500 metro ingurura igoko da gauean. Haizeak mendebaldetik joko du, eta ipar-mendebaldekoa nagusituko da egunaren bigarren partean, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zarautzen egindako manifestazio batek herriaren turistifikazioa salatu du

"Turismoaren negozioari ez" lemapean, Zarautzen manifestazioa egin dute herriaren turistifikazioaren aurka, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak antolatuta. Agerraldiak adin guztietako jendea bildu du herriko kaleetatik barrena. Bertan, hainbat izan dira salatutakoak; horien artean, etxe turistikoak % 181,8 hazi direla azken urteetan (horrek dakarren etxebizitzen prezioaren igoerarekin), espazio publikoaren erabilera pribatiboa eta udala egoeraren konplizea dela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lan Onari saria Carmelo Urza Larrauri Filologia Hispanikoko doktoreari emanda itxi du Lehendakaritzak 2025eko Jaialdira egindako bisita

Esparru akademikoan egindako lanagatik eta kanpoan euskal kultura zabaltzen egindako ekarpenagatik saritu dute Renoko Unibertsitateko Filologia Hispanikoko doktorea. Oso gazte zela Estatu Batuetara bizitzera joan bazen ere, euskal sustraiei eusteagatik eta Euskadiren eta Estatu Batuen arteko harremanak estutzeko lan egiteagatik nabarmendu da beti. 

Gehiago kargatu