Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritza koronabirusari aurre egiteko 'app'a prestatzen ari da

Herritarrek erregistratu, ingurukoen kontaktuak sartu eta osasun egoerari buruzko informazioa jakinarazi ahal izango dute bertan. Datorren astean egongo da martxan.
Bilboko aireportua. Argazkia: Efe
Bilboko aireportua. Argazkia: Efe

Eusko Jaurlaritza sakelako telefonorako 'app' bat prestatzen ari da herritarrek bertan osasun egoeraren berri eman dezaten, Hego Koreak koronabirusari aurre egiteko erabili zuen sistema jarraituz.

Datorren astean egongo da martxan aplikazioa, Iñigo Urkullu lehendakariak 'streaming'ez egin duen agerraldian azaldu duenez.

Herritarrak aplikazioan erregistratu beharko dira, eta bertan ingurukoen kontaktuak eta osasun egoerari buruzko informazioa sartu ahal izango dute.

Lehendakariaren arabera, kasuen prebentzioa, jarraipena eta identifikazioa indartzen eta herritarren kontzientziazioa areagotzen lagunduko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X