Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru atxilotu Donostian, lokal batean droga eta musikarekin harrapatu ostean

19, 25 eta 27 urteko gazteak dira eta droga trafikoa leporatu diete.

Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu igande honetan Donostiako lokal batean droga eta musikarekin harrapatu ostean. Lokala Amara auzoan dago eta bertan marihuana eta haxixa kantitate ezberdinak atzeman zituzten, barruan musika entzun ostean.

Segurtasun sailak aditzera eman duenez, gertaera 2.30ak aldera izan zen, agenteak kalean segurtasuna bermatzeko lanetan zeudela zarata eta musika entzun zutenean. Jatorria zenbait trastaleku eta lokal dauden lekutik zetorrela ikusita, bertara joan ziren COVID-19 birusak eragindako konfinamendua betetzen ari zen ala ez egiaztatzeko.

Lokal horietako batean hiru gazte aurkitu zituzten, eta pisaketa zehatzak egindako balantzak, plastikozko bilgarriak eta haxix itxura zuen prentsatutako sustantzia marroia ikusi zituzten.

Barrura sartzean, agenteek marihuana usain handia antzeman zuten. Usaina sofa baten eta hormaren artean ezkutatutako egurrezko kutxa batetik zetorrela ikusi zuten eta, kutxa zabaltzean, hamar bat poltsatxo aurkitu zituzten marihuana eta kukuluekin.

19, 25 eta 27 urte dituzte atxilotuek

Aurkitutakoa ikusita, ertzainek 19, 25 eta 27 urteko hiru gazteak atxilotu zituzten, droga trafiko delitua leporatuta.

Halaber, espedientea ireki zieten desobedientzia larria leporatuta, gaur egun bizi dugun osasun alarma egoeragatik agindutako konfinamendua ez betetzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X