Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jende gutxiago dabilen orduetan zerbitzua murriztuko du Bilbobusek

Alarma egoera indarrean den bitartean ordutegiak egokituko dituzte, baina puntako orduetan zerbitzua % 100ekoa izango da, eta Basurtu eta Santa Marina ospitaleetako lineatan ez da aldaketarik izango.
Bilbobus bat udaletxe aurrean.
Bilbobus bat udaletxe aurrean. Argazkia: Bilboko Udala

Koronabirusagatik alarma egoera indarrean dagoen bitartean, Bilbobusek zerbitzua murriztuko du jende gutxiago izan ohi den orduetan. Alabaina, puntako orduetan zerbitzua % 100ekoa izango da.

Azken autobusak 22:00ak eta 22:30 bitartean aterako dira, eta lanera edo ospitaleetara joan behar duten pertsonen joan-etorria bermatuko dute.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak herritarren mugimendua gehiago murrizteko eta funtsezkoak ez diren jarduerak eteteko asteburuan hartutako neurriaren ondotik erabaki dute autobus zerbitzuaren ordutegian aldaketak egitea.  

Hori bai, Basurtuko eta Santa Marinako ospitaleetatik igarotzen diren lineatan -38, 57, 58, 85 eta A9- zerbitzua % 100ekoa izango da.

Gauzak horrela, zerbitzua % 100ekoa izango da linea guztietan, goizeko lehen ordutik hasi eta 09:00ak arte; 12:00etatik 15:30etara; eta 20:00etatik aurrera. Autobus gutxiago ibiliko dira: 09:00etatik 12:00etara; eta 15:30etatik 20:00etara.  

Gainera, azken autobusak lehenago aterako dira linea guztietan: 22:00ak eta 22:30 bitartean, hain zuzen ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X