Konfinamenduak ez du eskola jazarpena eten, sare sozialen bidez areagotu egin da
Eskola jazarpena sare sozialetara pasa da, konfinamenduaren ondorioz, eta horrek jazarpena pairatzen dutenen sufrimendua areagotzen du: jazarpena ez da dagoeneko ezagunen arteko talde txiki baten barruan ematen, anonimoa, etengabekoa eta iraunkorra bilakatzen da, eta LGTBIko ikasleak, desgaitasunak dituztenak, etnia ezberdinetakoak edo maila ekonomiko baxukoak biktima bihurtzen ditu.
Amnistia Internazionalak gaia mahai gainean jarri du maiatzaren 2a Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuta. Aldeas Infantiles erakundeak ohartarazi duenez, Interneten erabilera % 10 hazi da berrogeialdian Espainiako adingabeen artean, eta Lesbiana, Gai, Trans eta Bisexualek Federazioak azaldu duenez, “lehen eskolako patioan zegoen jazarlea orain Instagramen dago”.
Aldeas Infantiles Gobernuz Kanpoko Erakundearen datuak Qustodiok konfinamenduaren lehen astean Espainiako adingabeen artean egindako ikerketatik aterata daude (Qustodio gurasoek haurren kontrolerako erabiltzen duten tresna da eta bi milioi erabiltzaile ditu mundu osoan). Datu horien arabera, “zenbat eta denbora gehiago eman Interneten, jazarpena jasateko arrisku handiagoa”.
Datu ofizialen artean ezberdintasunak daude; Espainiako hezkuntzan dauden 8,2 milioi ikasleen artean, Hezkuntza Ministerioaren arabera, % 3,8k jasaten du jazarpena, eta Unicefen arabera, % 10ak. Amnistia Internazionalak, berriz, lau ikasletatik batek sare sozialetan jazarpena jasaten duena esaten du.
Eva Ovies Amnistia Internazionalarekin batera jazarpenaren aurka lanean ari den ikasleak dioenez, “Txinatik etorritako edo itxura asiatikoa duen pertsona” ziberjazarpenaren biktima izateko aukera handiak dauzka, eta pertsona batek bere burua sareetan epaitua ikusten badu, depresioan jausi daiteke edo bere buruaz beste egiteko gogoa garatu. “Internet bidez zabaltzen dena gelditzea oso zaila da”, azpimarratu du.
Oviesek “jazarpenari aurre egiteko baliabide gehiago” eskatu ditu eta jazarpena “umeen jolasa” balitz bezala hartzen dutenak kritikatu ditu. Informazio gehiago ere eskatu du, “jende askok jazarpena pentsatu gabe bultzatzen duelako, txantxetan ari direlakoan”.
"Eskola jazarpena ez da ikasgelan amaitzen"
Esteban Beltrán Espainiako Amnistia Internazionaleko zuzendariak neurri prebentiboak eta babeserakoak indartzea eskatu du, erakundeetatik biktimak informatuta egoteko kanpainak eginez.
“Eskola jazarpena ez da gelan amaitzen eta oso litekeena da konfinamendu garaian Interneteko lantaldeetan eta klaseetan ematea”, ohartarazi du Beltranek. Bere ustez, pandemia garaian jazarleek begiz jota dituzten ikasleak babesteko neurriak indartu behar dira.
Gabriel Noguerales ikaslearen iritziz, orain jazarpena “iraunkorragoa da, leku seguruak bilatzea eta norbera isolatzea errazagoa delako eta horrek laguntza eskatzea oztopatzen duelako. Errazagoa da dena zuretzat gordetzea eta kezkak edo arazoak besteen aurrean ez agertzea”.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.