Albiste da
ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emazteari eta alaba bati erasotzeagatik

Asteazkenean, 14:00ak aldera, gazte batek Udaltzaingoari deitu zion, aitak amari eraso egin ziola esanez.

Gasteizko Udaltzaingoak 59 urteko gizon bat atxilotu du Arabako hiriburuko Ehari-Gobeu auzoko familiaren etxebizitzan emaztea eta alaba bat jotzeagatik.

Asteazkenean, 14:00ak aldera, gazte batek Udaltzaingoari deitu zion, aitak amari eraso egin ziola esanez.

Bertara iritsitakoan, agenteek emakumea ikusi zuten, aurpegian kolpe handi bat zuela, eta semeek (erasoaren lekukoak) kontatu zieten aitak eraso ziola, eztabaida batean, eta alaba bati ere zaplaztekoa eman ziola.

Handik gutxira, eraikineko eskaileretan aurkitu zuten ustezko erasotzailea, eta atxilotu egin zuten. Ondoren, ertzain-etxera eraman zuten.

-------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X