Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

85 urteko emakume bat hil da Bilbon, auto batek harrapatuta

Kontxa Jeneral kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean jazo da ezbeharra. Emakumeak bihotzekoa izan du, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute. Han bertan hil egin da.
Kontxa Jeneral kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean jazo da istripua
Kontxa Jeneral kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean jazo da istripua. Argazkia: EiTB

85 urteko emakume bat hil da Bilbon, ibilgailu batek harrapatuta, Bilboko Udaltzaingoko iturriek jakinarazi dutenez.

Kontxa Jeneral kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean jazo da ezbeharra. Emakumeak bihotzekoa izan du, ondorioz, larrialdi zerbitzuak han bertan artatu behar izan dute. Geroago, Basurtuko Ospitalera eraman dute, baina bertan hil egin da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X