KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxok bertan behera utzi ditu jaiak irailera arte

Erabaki horrek bertan behera uzten ditu San Isidro, Zubilleta, San Juan, Santa Ana, San Inazio, Erromo eta Portu Zaharreko jaiak, baita Paellen Nazioarteko Lehiaketa ere.
Aurreko urteetako Getxoko jaiak
Aurreko urteetako Getxoko jaiak. Irudia: @GetxoUdala

Getxoko Udalak (Bizkaia) eta herriko hainbat auzotako jai batzordeek irailera arte festen ospakizuna bertan behera uztea erabaki dute, eta sareen bidez jarduerak antolatzea bultzatuko dute, gizarte ehuna suspertzen laguntzeko.

Udalak jakitera eman duenez, erabaki hori hartzeko covid-19aren pandemiak EAEn izandako ondorioak ebaluatu dituzte, baita espazio publikoetan edukiera mugatzearekin lotutako osasun publikoko irizpideak ere, aire zabaleko jarduerak eta ekitaldi jendetsuak egin ahal izateko, urruntze soziala bermatzeko neurriez gain.

Erabaki horrek bertan behera uzten ditu San Isidro jaiak (irailaren bigarren astera atzeratuak), Zubilleta, San Juan, Santa Ana, San Inazio, Erromo eta Portu Zaharreko jaiak, baita Paellen Nazioarteko Lehiaketa ere. Uztailean zehar, egoera ebaluatuko dute Las Mercedes eta San Martin jaiak "osasun berme guztiekin" aurrera eramatea posible izango den ala ez erabakitzeko.

Hainbat batzordek "herritarren animoari eusteko eta gizarte-ehuna berpizteko" egindako eskaerei erantzunez, udalak aurrekontuaren % 15 bideratuko du kultura-intereseko jaiak eta ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzara, eraginpeko jaiegunetako batzordeek hainbat jarduera egin ahal izan ditzaten "higiene- eta osasun-berme guztiekin".

Ekimen horren barruan sartzen dira streaming bidez ikuskizunak ematea, online lehiaketak antolatzea, merchandisinga diseinatzea eta ekoiztea, eta sare sozialen bidez jaiak sozializatzeko oroitzapenezko bideo bat egitea. Gainerako aurrekontua herriko kultur sektorea suspertzeko erabiliko da.

Egoera horren aurrean, Udalak bere esker ona adierazi du Getxoko jai batzordeen laguntzagatik eta "pertsonen osasunarekin erakutsitako ardura eta zuhurtzia sena"gatik, baita herriko kultur sektorearekin ere.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, bai eta kalean eta leku itxietan ere baldin eta bi metroko segurtasun-tartea ezin bada bermatu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X