Nolakoa izango da 2 fasea Nafarroan?
Maria Chivite Foru Gobernuko presidenteak iragarri duenez, proposamen zehatz bat landu dute eta irizpide propioak ezarriko dituzte bigarren fasean, Espainiako Gobernuak ahalbidetzen duena bainoa "mugatuagoa".
Horrela, bada, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek ikastetxera bueltatzeko aukera izango dute, hala nahiz izanez gero; eguneko egoitzak, museoak eta liburutegiak irekiko dituzte; eta kultur ekitaldiak eta kirol jarduerak antolatzea posible izango da, sarrera mugatuta.
Presidenteak pozik hartu du Osasun Ministerioaren erabakia, baina zuhurtzia eskatu du. "Aurrera egin behar dugu, baina presarik gabe, hau ez da lasterketa bat", azpimarratu du guardian jarraitzeko dei eginez.
Chivitek azaldu duenez, adineko pertsonentzako eguneko zentroak irekiko dituzte, etxez etxeko laguntza martxan jarriko dute eta desgaitasunak dituzten lagunentzako zentroetan bisitak egitea baimenduko dute.
Hezkuntzan, sei urte arteko haur-eskolek itxita jarraituko dute eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak ez dira ikastetxera itzuliko. Aitzitik, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek euren borondatez institutura bueltatzeko eta unibertsitatean sartzeko probak prestatzeko aukera izango dute ekaineko lehen astean.
Gazteen lokalak eta elkarte gastronomikoak ezingo dira ireki; bai, ordea, museoak eta liburutegiak ekaineko lehen astetik aurrera. Aire zabalean egindako kultur ekitaldietan eta kirol jardueratan gehienez 200 pertsona bildu ahalko dira.
Gazteen lokalei eta elkarte gastronomikoei dagokienez, baina, salbuespen batzuk daude; izan ere udalerri txikietan eta bostehun biztanletik beherako kontzejuetan ireki ahalko dituzte, baldin eta kafetegirik, jatetxerik edo tabernarik ez balego eta herritarrentzako biltoki bakarra badira.
Kasu horietan, alkateek terrazak baimendu ahalko dituzte lokal horietan, eta salbuespen moduan barnealdea, baldintza galdegarriak batuko balira eta ostalaritza- eta sukaldaritza-lokaletarako prebentziozko neurri guztiak beteko balira (fase bakoitzeko arauak izango dituzte kontuan).
Bigarren etxebizitzako ortuetan lan egitea baimenduta egongo da eta kirola egiteko udalerritik ateratzea posible izango da. Erreketan eta igerilekuetan bainua hartzea arautuko dute.
Nafarroako Gobernuak baieztatu du kalera irteteko ordutegiak kenduko dituztela, 10.000 biztanletik gorako udalerrietan, baina, adinekoei ezarritako ordutegia mantenduko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
2025eko Gabonetako Loteriaren laugarren saria: 78477, serie bat Leioan saldua
Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu jokatutako euro bakoitzeko, edo 20.000 euro dezimo bakoitzeko (200.000 euro serieko). Kasu honetan, ez zaio % 20ko ekarpenik egin behar Zerga Agentziari.
Gabonetako Loteriaren bigarren saria: 70048, oso-osorik Madrilen saldua
Zehazki, irabazle bakoitzak 125.000 euro jasoko ditu dezimo bakoitzeko (1.250.000 euro serieko), baina % 20 Zerga Agentziara bideratu behar da, eta, beraz, dezimo oso bat lortzen dutenek 108.000 euro inguru jasoko dituzte.
Desfileak, kalejirak eta gutunak, hiriburuetan: badatoz Olentzero eta Mari Domingi!
Hiriburuak prestatzen ari dira Gabonetako protagonistei harrera egiteko: desfileak, kalejirak eta bereziki haurrei zuzendutako harrerak udaletxeetan.
Auto-ilarak N-1 errepidean, Tolosan, Gasteizerako noranzkoan izandako istripu baten ondorioz
Ibilgailu bat galtzadatik irten da eta kilometro eta erdi inguruko auto-ilarak daude; pertsona bat zauritu da. Bestalde, N-634 autobideak itxita jarraitzen du, Zumaia eta Getaria artean, olatu handiek eragindako itsasaldeko arriskuaren ondorioz.
Albiste izango dira: Gabonetako Loteriaren zozketa, Extremadurako hauteskundeen biharamuna eta abisu horia izotzagatik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
21.000 etxebizitza berri egingo dituzte Gasteizen, eta hiria barrurantz haziko da
HAPO berrian, etxebizitzak zaharberritzeko erreztasunak emango dira eta lokalak beheko solairuetan etxebizitza bihurtzeko atea ireki da, betiere bizigarritasun-baldintza zorrotzak betetzen badituzte. Gainera, Europa Jauregia edo Hornidura Merkatua bezalako eraikinen goiko solairuetan ostalaritza-erabilerak ahalbidetuko dira eta industrialdeetako arauak malgutuko dira.
Gabonetako loteriak 2.772 milioi euro banatuko ditu gaur saritan
Behin-behineko datuen arabera, EAEn 87,43 eurokoa da batez besteko gastua biztanleko; Nafarroan, aldiz, 58,62 eurokoa. Ikusteko dago Hego Euskal Herriak zortea alde duen, duela bi urte bezala. Zozketa 09:00etan hasiko da, eta ORAIN albiste zerbitzu digitalak zuzenean jarraituko du.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon hilda agertu den emakumearen kasuarekin zerikusia duelakoan
Emakumea bere etxean hilda aurkitu dute senideek, "indarkeria zantzuekin". Ikerketak aurrera jarraitzen du, eta autopsiak zehaztuko ditu heriotzaren arrazoiak.
Euria gorabehera, giro ederrarekin ospatu dute San Tomas Bilbon eta Donostian
Negu giroa nagusitu da, baina horrek ez ditu bisitariak kikildu, eta milaka pertsona ibili dira Bizkaiko hiriburuan eta Gipuzkoakoan hara eta hona.
51 urteko gizonezko bat hil da A-1 autobian, Agurain parean izandako istripu batean
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, Irungo noranzkoan. Autoan zihoan beste pertsona, 59 urteko gizasemea, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.