Estatuko herritarren % 46k sentimendu depresiboak izan dituzte, COVID-19agatik
Espainiako Estatuko herritarren % 46k sentimendu depresiboak nabaritu dituzte COVID-19aren pandemiagatik, Euskal Herriko Unibertsitatea buru izan duen ikerketa baten arabera; halaber, koronabirusagatik, ziurgabetasun-sentsazioa herritarren % 78ri areagotu zaie.
Ikerketaren esanetan, sentimendu depresiboak hauengan izan dira handiagoak: emakumeengan, konfinamendua bakarrean igaro dutenengan, lana galdu dutenengan eta gazteengan. Bartzelonako Unibertsitateak, Murtziako Unibertsitateak, Miguel Hernandez Unibertsitateak, Granadako Unibertsitateak eta UNEDek ere parte hartu dute ikerketan horretan.
Autonomia-erkidego guztietako 18-92 urte arteko 6.829 herritarrek osatu dute lagina, astelehen honetan EHUk ohar batean jakitera eman duenez. Proiektuak, lehenik eta behin, 40 herritarri egindako sakoneko elkarrizketetatik hartutako informazioa izan du kontuan; elkarrizketa horietan, herritarrei galdetu diete konfinamenduaren eta harren ondorioen gainean, haren eragin psikologiez eta kezka-arloez.
Elkarrizketa horiek abiapuntu, galdeketa birtuala egin dute, inkestan parte hartu duten 6.789 herritarrek erantzun dezaten. Horrela, pandemiaren eta konfinamenduaren orokortzeko moduko ondorioak atera ahal izan dituzte, "arlo emozionalean eta kognitiboan, eta portaera-arloan", dio EHUk.
Hala, inkestatuen % 78k adierazi dute ziurgabetasuna handitu zaiela; gorakada horren maximoa emakumeen % 12k eta gizonen % 6k nabarmendu dute. % 46ren hitzetan, ondoez psikologiko orokorra izan dute; gaixotasunak jotakoek, emakumeek eta gazteek bereziki pairatu dute ondoez hori.
Irrealtasun-sentsazioa
Gizonen % 38k eta emakumeen % 48k irrealtasun-sentsazioa sumatu dute, eta gizonen % 8k eta emakumeen % 15k, hurrenez hurren, esan dute sentsazio hori “asko” handitu dela. Herritarren heren batek dio kontzentratzeko arazoak izan dituela.
Parte-hartzaileen % 44k diote baikortasuna eta konfiantza behera egin zaizkiela, eta % 49k adierazi dute bizitasuna eta energia ere txikiagoak dituztela. Hori ere emakumeengan atzeman dute bereziki, bai eta gazteengan, COVID-19ª pairatu dutenengan, lan-egoera larriagoa dutenengan, eta pandemiak eragin handiagoa izan duen lurraldeetan.
Oro har, ikerketak ondorioztatzen du suminkortasun- eta haserre-sentimenduak areagotu egin direla; hala onartu dute inkestatuen % 47k. % 45ek, halaber, umore-aldaketak izan dituzte, batez ere gazteek, emakumeek, eta COVID-19aren sintomak izan dituztenek.
Portaera-aldaketei dagokienez, % 40k baino gehiagok onartu dute elikagai oso kalorikoak gehiago kontsumitu dituela, eta % 46k ariketa fisiko gutxiago egin du.
% 70ek alarma-egoera hasi aurretik baino gehiago erabili dituzte sare sozialak, eta % 67k esan dute telebista gehiago ikusi dutela. % 64k gehiago jokatu dute bideo-jokoetan.
Arazo psikologikoak ekiditeko gomendio orokorrak
Gainera, ikerketaren egileek hainbat gomendio orokor egin dituzte, B; besteak beste, aholkatu dute pandemiari buruzko informazio gehiegi ez izatea, eta ulertzea antsietatea, kezka edo suminkortasuna bezalako erreakzioak "espero modukoak" direla egoera honetan.
Haien iritziz, 100.000 pertsonak baino gehiagok izan litzateke ondorengo hilabeteotan arazoak doluarekin; hortaz, gomendatu dute herritarrei prozesu horren gaineko informazioa ematea, arrisku handiagoko kasuak detektatzea, prozesua gauzatzeko jarraibideak ematea, eta, kasu zailenetan, laguntza profesionala ematea.
Zure interesekoa izan daiteke
% 77,8ra igo da Euskadi anitz batean bizi nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k onartu du azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan duela aitortu du, lanpostu bat edo alokairuko etxebizitza bat lortu nahi izan duenean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.