Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sua piztu da Ezkaba mendian, Iruñean

Foruzaingoa gertakaria ikertzen ari da eta ez du baztertzen norbaitek sua nahita piztu izana.
Kea, Ezkaba mendian.
Kea, Ezkaba mendian. Argazkia: Foruzaingoa

Sua piztu da arratsalde honetan Iruñeko Ezkaba mendian. Foruzaingoak ikerketa bat abiatu du, baina oraingoz ez dute argitu zenbateraino kiskali den.

Garrak itzaltzeko suhiltzaileak bertaratu dira eta helikoptero baten laguntza izan dute.

Hainbat herritatik ikusi ahal izan dute kea, batez ere 20:00ak inguruan, haizeak gogor jo duelako. Ordubete geroago, baina, kea ia erabat desagertu da.

Foruzaingoa ere joan da Ezkabara. Hipotesi guztiak irekita daude eta ez dute baztertzen norbaitek sua nahita piztu izana.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X