Albiste da
Bart
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei edukiontzi erre dituzte Lekeitioko kaleetan

Edukiontziez gain, ez da bestelako kalterik izan, suak ez dituelako inguruko ibilgailuak eta etxebizitzak hartu.
Lekeition erretako bi edukiontzi
Lekeition erretako bi edukiontzi. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Ezezagun batzuek sei edukiontzi erre dituzte bart Lekeitioko hiru kaletan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak aditzera emandakoaren arabera.

Lehenengo sabotajea goizaldeko ordu batak eta hamarrean izan da, Santa Catalina kalean bi edukiontzi erre dituzte. Ondoren, goizaldeko hirurak jotzear zeudela, beste lau edukiontzi erre dituzte San Andres auzoan eta Maria Diaz de Haro kalean (bina edukiontzi).

Ertzaintzak eta Suhiltzaileek sua itzali dute hiru kaleetan, bestelako kalterik izan barik, suak ez baititu inguruko ibilgailuak eta etxebizitzak hartu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X