Donostiako Victoria Eugeniak eta Antzoki Zaharrak irekiko dituzte aste honetan
Donostiako Victoria Eugeniak eta Antzoki Zaharrak % 50eko edukiera izango dute aste honetan, eta konfinamenduaren ostean formatu handiko ikuskizunak eskaintzen lehenak izango dira Euskadin. Asteazkenean "probako" gala egingo dute Victoria Eugenian, Osakidetzako eta Donostiako Udaleko langileentzat, osasun arloko langileen lana aitortzeko. Ostiralean hasiko da ekaineko programazioa, hiru kontzertu, hiru antzezlan eta sei zine emanaldi eskainiko dituena.
Prentsaurreko presentzial eta telematikoan, Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziak "munduko ilusio guztiarekin" iragarri du irekiera hori, baina, hemendik aurrera, esperientzia kulturala "bestelakoa izango da eta egokitu egin beharko dugu", gaineratu du.
Bertan azaldu duenez, asteazkeneko ikuskizunak deseskalatze fase berri honetan kultur jarduerari berrekiteko protokoloen funtzionamendua "probatzeko" balioko du, Donostia Kulturak 'Kultura osasunez gozatu' lelopean "motorrak aktibatzeko" eta, aldi berean, osasun-langileen lana aintzatesteko garatutako programaren baitan.
'Piztu argiak' epigrafearekin, Aitziber Garmendia, Sara Cozar eta Igor Calonge aktoreek eta Kresala konpainiak hartuko dute parte bertan.
Gainera, joan den astean Donostia Kulturako liburutegiek eta museoek ateak zabaldu zituztela adierazi du, eta prozesu hori jendeak "eskertu" egin duela.
Horren arabera, asteazkeneko galaren ostean, ostiralean, ekainerako programazioa hasiko da, bertako artistak indartuko dituena eta hiru kontzertu, hiru antzezlan eta sei zine emanaldi eskainiko dituena, betiere "osasun eta segurtasun berme guztiak betez" eta % 50eko edukierarekin: 391 eserleku Victoria Eugenian eta 260 Antzoki Zaharrean. Maskarak nahitaez erabili beharko dira bietan.
Ekaineko programazioa
Musikari dagokionez, Victoria Eugenian, ostiralean, Zea Mays arituko da; 21ean, Mc Enroe, eta 28an, Lou Topet. Antzerkiari dagokionez, hilaren 13an eta 14an, Antzoki Zaharrak Ramon Agirre, Inazio Tolosa eta Nerea Gorriti protagonista dituen 'Gu lehen!' obra taularatuko da, eta 19an zein 20an, Victoria Eugenian, Pez Limbo konpainiaren 'Harri orri ar' antzezlana. Horrez gain, David Gutierrez eta Beatriz Rico 'Hitz kateatuak' filmeko protagonistak izango dira hilaren 27an eta 28an Antzoki Zaharrean.
Bestalde, Antzoki Zaharrak Giza Eskubideen Zinemaldiaren proiekzioei ekingo die berriro, lan hauekin: 'Apaga la luz y verás', hilaren 22an; 'Ernest Lluch, libre eta ausarta', 23an; eta 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat', 24an. Ekaineko ikuskizunetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, asteazkeneko galakoak izan ezik, osasun alorreko eta udal langileentzat bakarrik zuzenduta daudelako.
Albiste gehiago gizartea
Beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina suhiltzaileek egonkortzea lortu dute
Sutea 18:13an hasi da, eta ez du zerikusirik astearte honetan piztu ziren biekin. Sutea garagar eta gari uzta jasota dagoen galtzu soroen eremu batean hasi da, baina gertu du basoa.
EHUk Bakearen aldeko Adierazpena sinatu du Hiroshiman, eta Bengoetxea errektoreak Gazako sarraskia salatu du
Joxerramon Bengoetxeak "memoria ariketaren garrantzia" azpimarratu du. "Unibertsitateok gure esku dagoena egitera behartuta gaude, errepika ez dadin eta gertatutakoa ahaztu ez dadin", erantsi du.
Osasun alerta gorria Nafarroan eta abisu horia EAEn eta Ipar Euskal Herrian datozen egunetako beroagatik
Ostegunetik aurrera tenperatura altuak espero dira, eta Nafarroako Erriberan 40 gradura iritsiko dira. Balio horiek igandera arte behintzat mantenduko direla aurreikusten da. Gainera, ostiralean tenperatura maximoak 35 gradutik gorakoak izan daitezke, ez bakarrik Arabako hegoaldean, baita Kantauri aldeko barnealdean ere.
Paketatzeko makina batek eragin zuen Izarbeibarko sutea
Sua kontrolpean dute jada suhiltzaileek. Bilakaera onari esker, Nafarroako Gobernuak malgutu egin du nekazaritzako lanak debekatzen zituen agindua.
Gidari batek mugikortasun-agente bat aurretik eraman du, 5 metro arrastaka eraman ere, aparkalekura sartu nahi zuelako, Donostian
Agentea hiriburuko geltokian dagoen aparkalekuko sarreran zegoen, autoei sartzea galarazten, beteta baitzegoen. Une horretan azeleratu eta parkingera sartzen saiatu zen, eta aurretik eraman du agentea. Atxilotu egin dute autoaren gidaria.
Uda honetako beroak 41 heriotza utzi ditu orain arte Euskadin
Abuztu honetan, oraingoz, pertsona bakarra hil da Euskadin tenperatura altuen ondorioz. Heriotza hori udako bigarren bero-boladaren hasierarekin batera gertatu da, eta beroak luze joko du. Segurtasun Sailak hainbat abisu hori aktibatu ditu.
Jaurlaritzak diskoteketan atezain izateko betekizunak aldatzeko prozesua hasi du, Gasteizko Mitikan gazte bat hil ondotik
Gasteizko Mitika diskotekaren aurrean atezainak kolpea jota hil zen gaztearen gurasoek eskatuta, Eusko Legebiltzarreko gehiengo zabal batek Jaurlaritzari eskatu zion gaueko aisialdiko segurtasun pribatua arautzen duen legedia azter eta molda dezan, atezainek dituzten "jarrera oldarkorrak" saiheste aldera.
Bilbori Aste Nagusi usaina dario! Hasi dira txosnak muntatzen
Aurten, "Txosnak. Gureak, denonak" kanpainaren kolore arrosa izango da nagusi txosnaguneko dekorazioan, konpartsak eta txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izenda ditzaten aldarrikatzeko. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute txosnagunean ez dutela inolako erasorik onartuko.
"Erraz sar daiteke Cotolinon, ikuspegia polita da, baina arriskutsua da gauean"
Endika Martinez Kantabriako DYAko larrialdietako teknikari eta itsasoko operatiboen arduradunak Castro Urdialesko itsaslabarretik erori eta ospitalean hil den 12 urteko mutilaren erreskatearen nondik norakoak azaldu ditu.
Hiru gizon atxilotu dituzte Donostian, biltegi batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik
27 urteko bi gizon eta 29 urteko bat hartu ditu atxilo Ertzaintzak asteazken goizaldean, Intxaurrondo auzoan.