12 urteko mutil bizkaitar bat hil da Castro Urdialesen, eremu harritsu batetik erorita
Adingabeak bularrean kolpea hartu zuen, eta Santanderreko Valdecilla Ospitalera eraman zuten.
12 urteko mutiko bizkaitar bat hil egin da Cotolinon (Castro Urdiales, Kantabria), 20 metroko gune harritsu batetik erorita.
Bart 21:45 inguruan 112 larrialdi-zentroak abisua jaso zuen, ume bat, lagun batekin jolasean ari zela, amildegi batetik erori zela ohartarazteko. Castro Urdialesko Udaltzaingoa, suhiltzaileak, Guardia Zibila eta Itsas Salbamenduko helikopteroa bertaratu ziren.
Mutikoak kolpe handia hartu zuen bularrean, eta Itsas Salbamenduko helikopteroan eraman zuten aireportura. Ondoren, Valdecillako Ospitalera eraman zuten, anbulantzia medikalizatuan. Bertan, bihotz-biriketako geldialdia izan zuen.