Hiru gizon atxilotu dituzte Donostian, biltegi batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik
27 urteko bi gizon eta 29 urteko bat hartu ditu atxilo Ertzaintzak asteazken goizaldean, Intxaurrondo auzoan.
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu asteazken goizaldeko 00:00 aldera, Donostiako Intxaurrondo auzoko ostalaritza saltoki bateko biltegian indarra erabiliz lapurtzeagatik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ordu horretan izan du Ertzaintzak lapurretaren berri. Inguruan zaintza-lanetan zebilen patruila bat berehala bertaratu eta biltegiko sarrerako atea hautsita aurkitu du. Jarraian, gertuko markesina baten atzean ezkutatu nahian ari ziren hiru gizon aurkitu dituzte.
Agenteek hiru gizasemeak identifikatu eta inguruko establezimendutik ustez lapurtutako hainbat objektu zekartzatela egiaztatu dute. Hori dela eta, 27 urteko bi gizon eta 29 urteko bat atxilotu dituzte, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Atxilotuak polizia-etxean daude egin beharreko eginbideak egiteko, eta egunean zehar agintari judizialaren eskuetan jarriko dituztela aurreikusten da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak