Asteartean desagertu zen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pasaian desagertutako 16 urteko neska bat bilatzen ari dira

Sheila Lopez Martinez Pasaian desagertu zen, baina Irunen egon daitekeela uste dute.
Pasaian (Gipuzkoa) desagertutako adingabea. Irudia: VOST Euskadi
Pasaian (Gipuzkoa) desagertutako adingabea. Irudia: VOST Euskadi

Iragan asteartean desagertutako 16 urteko neska bat bilatzen ari dira Pasaian (Gipuzkoa), VOST Euskadik Twitter sare sozialean jakitera eman duenez.

Sheila Lopez Martinez Pasaian desagertu zen, baina Irunen egon daitekeela uste dute.

Nerabe desagertuaren senideek herritarren laguntza eskatu dute, eta haren inguruko informaziorik izanez gero, 112 telefonoarekin harremanetan jartzea nahi dute.

Nerabeak praka, jertsea eta txalekoa zeramatzan jantzita desagertu zenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X