HILKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea hiltzea egotzita

35 urteko gizonezkoa da biktima, eta hainbat labankada jaso ondoren hil da. Ertzaintzaren arabera, emakumeak hilketa aitortu du.

33 urteko emakume bat atxilotu dute Bilbon, bere bikotekidea, 35 urteko gizonezkoa, labankadaz hiltzea egotzita.

Segurtasun Sailak  jakitera eman duenez, gaur goizaldean izan da erasoa, 03:45 aldera, Abando auzoko ostatu baten. Emakumeak labana batekin egin dio eraso gizonari, eta zauri larriak eragin dizkio.

Abisua jaso ondoren, Ertzaintza erasoaren tokira joan da, eta biktima lurrean aurkitu dute, konortea galduta.  Anbulantzian eraman dute Gurutzetako Ospitalera, eta bertan hil da, handik gutxira.

Erasoaren izan lekuan zegoen emakumea, eta bikotekidearekin eztabaida izan ondoren hil egin duela aitortu dio Poliziari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X