DESAGERPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzo Bernedo inguruan desagertu zen 77 urteko gizon baten bila ari dira

Gizonaren senideek 14:00ak aldera eman zioten desagerpenaren abisua Ertzaintzari. Gaur goizean berrekin diote bilaketari.
Araba eta Bizkaiko Gurutze Gorria ere bilaketa lanetan ari dira.
Araba eta Bizkaiko Gurutze Gorria ere bilaketa lanetan ari dira.

77 urteko gizon baten bila ari dira atzotik Bernedo inguruan, Arabako hegoekialdean, Segurtasun Departamenduak jakitera eman duenez.

Gizonaren senideek 14:00ak aldera eman zioten desagerpenaren abisua Ertzaintzari eta berehala ekin zioten bilaketari, baina ez da emaitzarik izan oraingoz.

Helikoptero bat eta txakurrak erabiltzen ari da Ertzaintza eta SOS Deiak zein Araba eta Bizkaiako Gurutze Gorriko kideak ere ari dira bilaketa lanetan parte hartzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X