Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi emakume zauritu dira, bat larri, auto batek harrapatuta, Iruñean

79 eta 82 urteko bi emakume dira autoak aurrean eraman dituenak, Luis Morondo kalean.

Bi emakume zauritu dira, bat larri, auto batek harrapatuta asteburuan, Iruñean, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Aipatu iturriek Twiterren azabaldu dutenez, Luis Morondo kalean gertatu zen ezbeharra, eta emakumeek 79 eta 82 urte dituzte.

Bestalde, guztira bost gidari salatu ditu Udaltzaingoak asteburuan alkohol proban positibo emateagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X