Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2020 ND asteroidea: NASAk ez du alertarik igorri eta ez da Lurretik "gertu" igaroko

Mundu guztiak aipatzen duen asteroideari buruzko datu guztiak emango dizkizugu jarraian, eta ostiral honetan Lurretik distantzia seguru batera igaroko dela aitortu beharra dago.
2020 ND asteroidea 1945etik dokumentatuta dago.
2020 ND asteroidea (argazki honetan agertzen ez dena) 1945etik dokumentatuta dago. Irudia: NASA.

2020 ND asteroidea ostiralean, uztailaren 24an, Lurretik 5 milioi kilometrora baino gehiagora igaroko da, eta gaur mundu osoko hedabideetan irakurriko duzun titularra honako hau da: "Arriskutsua izan daitekeen asteroide bat Lurretik gertu igaroko dela ohartarazi du NASAk". Beste batzuek zuzenean "talka arriskutsu" bat eragin dezakeela adierazten dute, eta "Armaggedon" dela eta, Bruce Willisen argazki bat ere erabiltzen dute albistea osatzeko.

Baina, hainbesterako da? Egia esan, NASAk ez du inolako alertarik igorri asteroide horren inguruan. 2020 ND asteroidea AEBetako espazio agentziak katalogatutako "lurretik gertu igaro daitekeen beste objektu" bat baino ez da. Ez da datozen egunetan gure planetara "hurbilduko" den bakarra ere: datu base honetan ikus daiteke irailera arte hogei bat asteroide igarotzea aurreikusi dela.

Eta "gertu" igaroko denik ere ezin da esan, Lurretik 5 milioi kilometro baino gehiagora zeharkatuko du Eguzki Sistema. Eta gure planetaren eta Ilargiaren arteko batez besteko distantzia 384.000 kilometrokoa dela kontuan hartuta, asteroide honek Ilargiaren eta gure arteko distantzia hamabost aldiz igaroko du.

Esan daiteke, beraz, 2020 ND asteroidea "potentzialki arriskutsua" dela? Santiago Perez Hoyosek, EHUko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta Planetaren Zientzietako Ikerketa Taldeko kideak, gako guztiak eman dizkigu Radio Euskadiko "la Mecánica del Caracol" saioan.

Azaldu duenez, "asteroidea Lurraren grabitate eremuak gorputz honen orbitari eragin diezaiokeen distantzian igaroko da, eta, beraz, ez da nagusiki Eguzkiaz gobernaturik egongo, beraz, Lurraren grabitateak ekarpen garrantzitsu bat egingo du". Objektu horrek, hortaz, "etorkizunean bere orbita eta ibilbidea moldatuta ikus ditzake".

Horregatik, asteroide hau "potentzialki arriskutsuak" direnen mailan katalogatua dago, "euren orbitek Lurraren orbita mozten dutelako, honela, etorkizunean, uneren batean, Eguzki Sistemaren toki berean egotea gerta liteke eta talka bat suertatzeko aukerak egon daitezke". Hori bai, "horrek ez du esan nahi aurreikusitako talka bat suertatuko denik, baizik eta etorkizunean gerta litekeela". Inolaz ere ostiral honetan.

Perez Royok adierazi duenez, arrisku potentzial horrengatik "oso garrantzitsua da Eguzki Sistematik igarotzen diren objektu guztiak monitorizatzea, katalogatzea eta zaintzea".

Gainera, 2020 ND asteroidea 1945etik dokumentatzen ari direla gaineratu du. Ordutik, Lurretik gertu hainbat urrats egin ditu, eta oraingoz bere orbita segurua da. "Eta etorkizunean ere hala izaten jarraituko du", lasaitu gaitu.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X