Normaltasun berrian atzerapausoa egingo du Jaurlaritzak, konfinamendua ekiditeko
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak esan du normaltasun berrian "atzerapausoa egiteko beharra dugula" eta neurri murriztaile berriak hartu behar direla, egoera "larriagotzen" ari delako, baina baztertu egin du bigarren konfinamendu orokor bat ezartzeko aukera.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin batera emandako prentsaurreko batean, Tapiak adierazi du COVID-19ak eragindako egoera honetan "neurri murriztaile berri eta sendoagoak premiazkoak" direla, egoera "larriagotzen" ari delako. Hala ere, argi utzi nahi izan du "garaiz" ari direla lanean, eta horrek "iraganean bizitako moduko egoerak saihesteko" aukera emango diela.
Tapiak nabarmendu duenez, astelehenean "jarduera-esparru berri bat izango duen" osasun-larrialdi egoera aktibatuko da, eta, ondorioz, egoera berri baten aurrean egongo gara. Orain arteko Biziberri Planari jarraiki, "atzerapausoa" egin beharko da "normaltasun berria" deiturikoan, birusaren hedapenari "galga jartzeko" eta "gertatzen ari diren kutsatzeen-bolumena saihesteko".
Osasun-larrialdiaren helburuak
Murrizketa berrien helburuak, batez ere, hiru izango dira.
Horietako lehena, osasun-sistema ez tenkatzea eta "sistema kolapsatzeko aukera orotatik aldentzea".
Bigarrena, martxoan eta apirilean bizi izandakoa bezalako bigarren konfinamendu bat saihestea; alde horretatik, "argi utzi nahi izan du bigarren konfinamendu orokor bat baztertzen dutela".
Hirugarren helburua birusarekin bizitzen ikastea da, tratamendurik edo txertorik ez dagoen bitartean. "Elkarbizitza horren arrakasta osasun-zaintzaren eta larrialdi-egoera batean onar daitekeen normaltasunaren arteko orekatik etorriko da", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu eta ilarak sortu dira A-1 autobian, Agurainen, istripu bat tarteko
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, Irungo noranzkoan. Zaurituetako bat Txagorritxu Ospitalera eraman dute.
Emakume baten gorpua agertu da Barakaldoko etxebizitza batean
Emakumearen senideek Ertzaintzari jakinarazi diotenez, konorterik gabe aurkitu dute bere etxean goizean. Bertaratu ostean, heriotza baieztatu eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak gertatua argitzeko.
Euria gorabehera, giro ederrarekin ari dira ospatzen San Tomas Bilbon eta Donostian
Negu giroa nagusitu da, baina horrek ez ditu bisitariak kikildu, eta milaka pertsona dabiltza hara eta hona Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan barrena.
Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du, mendateen egoera bertatik behera jarraitzeko
Jarraipen eta informazio fasea martxan jarrita, elurra kentzeko 215 makina, ibilgailu astunak erretiratzeko 7 garabi eta 130 laguntza-ibilgailu izango dira behar denerako prest.
Milaka lagun Bilboko San Tomas azokan
Euriak eta neguko giroak ez ditu herritarrak kikildu eta milaka lagun gerturatu da Areatzara azoka bereziaz gozatzera.
Gaur goizaldean Bilbon izan den tiroketa bat ikertzen ari da Ertzaintza
Gaueko aisialdirako lokal baten inguruan izan da, eta tiroen egilea bilatzen ari dira.
Jende asko Donostian San Tomas eguneko ferian, goizeko aterrunea aprobetxatuz
Talogileak etengabe ari dira lanean goizean goizetik, eta bertako produktuen saltokiek ere aukera paregabea eskaintzen dute gabonen atariko jai honetan sabelak gozatzeko.
A-1 errepidea itxita egongo da hainbat egunez Iruraiz-Gaunan, Irungo noranzkoan, kamioi batek su hartu ondoren
Suteak kalteak eragin zituen asfaltoan, eta konpondu egin behar dute. Trafikoa A-3100 errepidetik bideratzen ari dira, Agurainera iritsi baino lehentxeago atzera autobian sartzeko.
Harrera jendetsua egin diete Baionan Olentzerori eta Mari Domingiri
Ohiturari jarraikiz, Errobi ibaian barrena traineruz heldu dira Lapurdiko hiriburura. Opariak ez ezik, euskara eta itxaropena ere ekarriko dituztela azpimarratu dute biek ala biek.
Negu astronomikoa igande honetan hasiko da eta bi eklipse izango ditu
Urtaro berria abenduaren 21eko 16:03an hasi eta martxoaren 20an amaituko da, udaberria hastearekin batera. Eklipseak ez dira Euskal Herritik ikusgai izango.