Ignacio Garitano
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Zaila izango da haur bat ikastetxean kutsatzea"

Ignacio Garitano Osakidetzako zaintza planaren koordinatzaileak ez du uste ikasgeletara itzultzeak "kasu berrietan igoera handia" ekarriko duenik.
orain-default-image

Ignacio Garitano Osakidetzako zaintza planaren koordinatzaileak Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa batean azpimarratu duenez, "zaila izango da haur bat ikastetxe batean kutsatzea", eta "bistan da ikasleen artean kasuak antzemango direla".

Garitanok ukatu egin du ikasgeletara itzultzeak "datu orokorretan igoera handia" ekar dezakeenik, elkargoek "segurtasun neurriak" hartuko baitituzte hori saihesteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko datuen egoera orokorrari buruz, Osakidetzako zaintza planaren koordinatzaileak azpimarratu du "pandemiaren goranzko fasean" gaudela, eta datuak "modu motel batean okerrera" doazela.

Garitanoren arabera, "Euskadin eskualdaketa komunitarioa dago", hortaz, gizarteari "erantzukizunez" jokatzea eskatu dio eta "baliagarriak diren neurriekin serioak izateko", maskara erabiltzea kasu. Hala ere, Garitanoren arabera, "egungo kurba askoz ere etzanagoa da", eta "neurriak funtzionatzen" ari direla esan nahi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
RADIO EUSKADIK EGINDAKO ELKARRIZKETA ETA EITB.EUS-EK ITZULITA

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X