Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Portugaleteko egoitza batean, aizto bat sartuta zuela aurkitu ostean

Adinekoen zentroko langileek lurrean etzanda aurkitu dute 91 urteko egoiliarra, eta suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira hil da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Portugaleteko (Bizkaia) Aspaldiko adinekoen egoitzako egoiliar bat hil da, Radio Euskadik jakinarazi duenez. Goizaldean, 05:30 aldera, lurrean etzanda topatu dute egoitzako langileek 91 urteko gizonezkoa, eta mugitzera joan direnean, labana bat bularrean sartuta zuela ohartu dira. Suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira hil da.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ikerketak zabalik dirau eta hipotesi guztiak zabalik daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X