Lapurreta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona atxilotu dituzte, Plentzian motxilak eta mugikorrak lapurtzea egotzita

Asteazken arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera izan zen lapurreta. Gazteetako batek atzeman egin zuen lapurretako bat, eta elkarren aurka borrokan aritu ondoren, ostutakoekin ospa egitea lortu zuten.
Plentziako artxiboko irudia.
Plentziako artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

22 eta 31 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Plentziako hondartzan motxilak eta mugikorrak lapurtzea egotzita.

Asteazken arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera izan zen lapurreta, hainbat lekukok jakitera eman dutenez. Horien esanetan, pare bat pertsona hondartzako toallei etengabe begira egon ondoren, gazte batzuek beraien gauzak bertan utzi eta alde egin zutenean, lapurrek une hori baliatu zuten gauzak hartu eta eramateko.

Gazteetako batek lapurra atzeman zuen, eta bere mugikorra eta motxila berreskuratzen saiatu zenean, elkarren artean borrokan hasi ziren eta lapurrek lurrera bota eta alde egin zuten.

Hainbat lekukok laguntza eskaini zieten, eta lapurren atzetik atera ziren lasterka, baina bakarra harrapatu ahal izan zuten, eta Ertzaintza iritsi arte izan zuten bertan atxikita.

Beste lapurrak alde egin zuen arren, mugikorretako baten kokapenari esker, ordu eta erdi geroago Bilboko San Frantzisko auzoan zegoela jakin eta atxilotu zuen Ertzaintzak. Plentzian lapurtutako ondasunak zeramatzan berarekin. Azkenik, gazteek motxilak eta mugikorrak berreskuratu zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X