Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia % 6ko beherakada Haur Hezkuntzan, jaiotze-tasaren jaitsieraren ondorioz

Azken urteetako joerari eutsi dio hizkuntza-ereduak, izan ere, 3-5 urteko adin-tartean ikasleen % 81,2 D ereduan daude.
18:00 - 20:00
372.000 haur eta nerabe ikasgeletara bueltan, Euskadin

Astelehen honetan, irailak 7, hasiko da Euskadin 2020-2021 ikasturtea, 372.000 ikasle ingururekin, unibertsitatez kanpoko hezkuntza-etapetan, hain zuzen ere. Unibertsitate aurreko etapetan 371.956 ikasle izango dira aurten, aurreko ikasturtearekin alderatuta, 2.514 ikasle gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratutako datuen arabera.

Jaiotza-tasaren jaitsieraren ondorioz, azken urteetan gertatu den bezala, beherakadarik nabarmenena Haur Hezkuntzan gertatu da (0-5 urte tartean), 4.938 ikasle gutxiagorekin (% 5,9 gutxiago). Lehen Hezkuntzan ere (aurreko ikasturtean hasi zen beherakada hori nabaritzen etapa honetan), ikasgeletara itzultzea 1.593 haur gutxiagorekin izango da (% 1,22 gutxiago).

DBHri dagokionez, 952 ikasle gehiago izango dira ( 89.931 guztira, % 1,07 gehiago) eta Batxilergoan, berriz, 1.276 gehiago (32.140 guztira, % 4,13 gehiago).

Lurraldeka, Araban izango dira unibertsitate aurreko etapetan 59.282 ikasle izango dira Araban (% 0,8 gutxiago), 185.255 Bizkaian (% 0,6 gutxiago) eta 127.419 Gipuzkoan (% 0,71 gutxiago).

Hezkuntza publikoa ala itunpekoa

Familiek seme-alabak eskolatzeko aukeratzen duten sareari dagokionez, sare publikoa nahiz itunpeko pribatuaren arteko orekak Euskal Hezkuntza Sistemaren ezaugarri izaten jarraitzen du, baina erdiek baino gehiagok aukeratzen dute publikoa. Familien % 50,9k sare hau aukeratzen du, eta % 49,1ek, berriz, itunpekoa edo pribatua.

Hizkuntza-eredua

Hizkuntza-ereduei dagokienez, azken urteetako joerak jarraitzen du: D eredua da ikasle guztien artean hautatuena, eta Haur Hezkuntzan hazten jarraitzen du: 3-5 urteko adin-tartean, 0,8 puntu egin du gora, ikasleen % 81,2 D ereduan egonik. B eredua % 15,6k aukeratu du, eta A eredua, berriz, familien % 3,2k adin tarte horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X