Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru atxilotu Zornotzako adingabeen zentroan, Ertzaintza harrika hartu ondoren

Gertakariak 16:30 aldera jazo dira. Bi ertzaina anbulatorioan artatu behar izan dituzte.
Zornotzako (Bizkaia) adingabeen zentroa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Zornotzako (Bizkaia) adingabeen zentroa. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu arratsaldean, Zornotzako (Bizkaia) adingabeen zentroan. Gainera, laugarren adingabe bat ikertua izango da. Borroka baten abisua jaso eta bertaratu direnean, ertzainak harrika hartu dituzte.

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, gertakariak 16:30 aldera jazo dira. Gutxi lehenago, adingabeen zentrotik abisua eman diote Ertzaintzari, antza denez, borroka baten berri emateko.

Ertzainak harrika hartu dituzte zentroan. Erasoaren aurrean ertzainek laguntza eskatu dute. Patruila gehiago eta talde mugikorra bertaratu dira.

Esan bezala, hiru adingabe atxilotu dituzte, eta laugarren bat ikertua izango da. 17:15 aldera bukatu dira istiluak. Bi ertzain artatu behar izan dituzte anbulatorioan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X