KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruselak tabernak eta kafeak hilabetez ixtea erabaki du

Hiriburuan eta inguruetan neurriak indartzea erabaki du Gobernu federalak, azken asteotan positiboen kopuruak gora egin duelako.
Belgikako taberna baten barrualdea. Argazkia:EFE
Belgikako taberna baten barrualdea. Argazkia:EFE

Murrizketa gehiago sartu dira indarrean Brusela eskualdean, Belgikan izandako koronabirus kasuen agerraldiaren epizentroan, duela astebete Belgikako gainerako lurraldeetan baino neurri gogorragoak ezarri zituzten arren. Gaurtik aurrera, tabernak, kafetegiak eta dantzalekuak itxita egongo dira hilabetez (jatetxeek irekita jarraituko dute) eta kirol ekitaldietan ez da ikuslerik egongo.

Gobernu federalak hiriburuan eta inguruetan neurriak indartzea erabaki du, azken asteotan kasuen kopuruak gora egin duelako. Azken 14 egunetan, hirian batez beste 502 kasu pilatu ditu 100.000 biztanleko, eta herrialde osoan 245,8 izan dira (% 77 egin du gora, aurreko asteko datuekin alderatuta). Horrela, Madril eta Paris artean kokatu da Brusela, Europan koronabirus kasu gehien izan dituzten hiriburuen podiumean.

Koronabirusaren aurka elkarrekin aritzeko gobernu federalek osatu duten taldearen bozeramaile Yves Van Laethem-ek prentsaurrekoan adierazi duenez, neurri berriek osasun diziplina ezarriko dute egoerak hobera egin arte; "apirilean edo maiatzean", bere aurreikuspenen arabera.

Etxean gonbidaturik izanez gero segurtasun-tartea errespetatzea, maskara erabiltzen ez denean gutun-azal batean gordetzea, ahapeka hitz egitea, gelak ondo aireztatzea eta plater jatekoak ez partekatzea izan dira adituaren gomendioak.

Urriaren 8an, bilera egin dute goi mailako hezkuntzan hartu beharreko neurriak erabakitzeko.

Estatu mailako neurri berriak

Herrialdeak bizi duen egoera epidemiologikoaren aurrean, Belgikako Gobernuak honako neurri hauek ezarri ditu urriaren 30era arte: hilean etxetik kanpo gehienez ere hiru pertsonarekin izan ahal izango da harreman estua; bilera pribatuak gehienez ere 4 pertsonakoak izango dira eta tabernak eta jatetxeak 23: 00etan itxi beharko dituzte. Gainera, "oso gomendagarria" da lana etxetik egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" entzun behar izan zituzten gizonaren ahotik, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, "gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta lekuz kanpoko iruzkinak egiten zizkiena". Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarri" eta "lotsagabe" bat zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X