Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea piztu da Nafarroako hondakin ekologikoak birziklatzeko zentroan

21:40 aldera piztu da sua, eta 02:35ean itzali dute. Suak kalte materialak utzi ditu hondakin ekologikoak kudeatzen dituen Residuos Ecologicos de Navarraren zentroan, baina ez da inor zauritu.
Sutea piztu da Nafarroako hondakin ekologikoak birziklatzeko zentroan.
Sutea piztu da Nafarroako hondakin ekologikoak birziklatzeko zentroan. Argazkia: @bomberos_na

Nafarroako Suhiltzaileek hondakin ekologikoak kudeatzen dituen Residuos Ecologicos de Navarraren zentroan piztu den sutea itzali dute gauean. Suak kalte materialak utzi ditu enpresa horren birziklatze zentroan, baina ez da inor zauritu.

Suhiltzaileek Twitter bidez zabaldutako mezu batean jakinarazi dutenez, 21:40 aldera piztu da sua, eta 02:35ean itzali dute.

Iruñeko Udaltzaingoa eta enpresako langileak ere aritu dira lanean. Horrez gain, anbulantzia bat bertaratu da, badaezpada.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X