Nola egin ahal izango da kirola neurri murriztaile berriekin?
Espainiako estatu osoan ezarri duten alarma egoeraren ondoren, Eusko Jaurlaritzak dekretu bat onartu zuen EAEn neurri zehatzak ezartzeko, tartean kirolaren arlorako.
(Eusko Jaurlaritzak dokumentu ofizial bat zabaldu du urriaren 28an, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren eta urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren inguruan sortutako zalantzak argitzen saiatzeko. Dokumentu horretan egiten dena interpretazioa bat da, eta ez du inola ere ordezten dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako dekretuaren edukia)
Hala, hauek dira kirolaren inguruan ezarritako neurri zehatzak:
- Ezingo da taldean kirolik egin espazio itxietan. Salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak, betiere maskara erabilita, bai eta lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak ere.
(Kirolari semiprofesional deriotzo egutegi ofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan eta Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan, kategoria absolutuan, parte hartzen duten kirolariari. Atal honetan kategoria absolutuko maila goreneko bertoko kirol-lehiaketak sartzen dira).
- Posible da beste udalerri bateko kiroldegi batera joatea, soil-soilik udalerri mugakidea bada.
- Lehiaketa profesionaletan eta erdi-profesionaletan, partida bat jokatzeko beste udalerri batera joatea baimenduko da.
- Talde federatuen edo eskolakoen kirol-entrenamenduak baimenduta daude, seiko taldeetan.
- Eten egiten da profesionala edo erdi-profesionala ez den talde federatuen lehiaketa.
- Kirol-instalazioetan baimenduko den gehienezko edukiera % 50ekoa izango da. Taldean ematen diren eskoletan, gehienezko parte-hartzaile kopurua 6 lagunekoa izango da talde bakoitzeko, eta eskolan, dagokion gehienezko edukiera errespetatuko da.
- Leku itxietan publikoarekin egiten diren ekitaldiek % 50eko edukiera izan dezakete, gehienez ere 400 pertsonakoa. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta esertokia aurrez esleitzea eskatuko da.
- Aire librean egiten diren lehiaketen kasuan, % 50eko edukiera izan dezakete, gehienez ere 600 pertsonakoa. Eta aurreko puntuko baldintzak bete beharko dira musukoari eta distantziari dagokionez.
- Aire zabaleko kirol-lehiaketak publikoarekin egiteko, hala nola arraunketa, atletismoa, bideko txirrindularitza, automobil-rallyak eta antzekoak, arriskuak murrizteko plan bat eduki beharko da, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ebaluatuko duena. Dena den, ekitaldia gauzatuko den espazioa edo ibilbidea aurrez mugatuko da, eta espazio edo ibilbide bakoitzean gehienez ere 600 pertsona egotea baimenduko da. Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduko da, eta maskara nahitaez erabili beharko da.
- Udalerritik ateratzeko aukera egongo da kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko. Gehienez, ere sei lagun elkartu ahal izango dira.
- Aire zabaleko kirol-jardueraren eta jarduera fisikoaren artean bereizi behar da. Aire zabaleko jarduera fisikoak barne hartzen du kaletik edo ingurune naturaletik paseatzea.
- Jarduera zinegetikoak eta arrantza bizitoki dugun udalerrian edo mugakideetan baino ezingo dira egin.
Zure interesekoa izan daiteke
Denboraleak hildako bat eta milaka pertsona etxetik kanpo utzi ditu Andaluzian, eta orain Marta iritsiko da
Larunbat honetarako euri-jasa handiak espero dira berriro. 11.000 pertsona etxetik atera dituzte eta ehun bat errepide itxita daude.
Denboraleak atsedena eman du Andaluzian, hildako bat eta etxetik kanpo 8.000 pertsona utzita, baina okerrena iristear dago
Leonardoren ostean, Marta depresioa iritsiko da asteburuan, emariaren atalase gorrian 15 ibai baino gehiago dituen eremu batera.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen etxeko indarkeriagatik eta arma zuriz mehatxu egiteagatik
Gizona etxean gotortu da senide batzuekin eztabaidan izan ondoren. Emakume bat arin zaurituta eraman dute ospitalera.
Bilbo Handiko errepideak kolapsatuta egon dira, hiru autok eta kamioi batek talka egin ostean
Txorrierriko igarobidean gertatutako istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte Donostiarako noranzkoan, eta ilarak BI-10 errepideraino iritsi dira.
Indarkeria zantzuak dituen gizon baten gorpua aurkitu dute Ganguren gainaren inguruan
Ertzaintzaren lehen ikerketei esker jakin dutenez, Barakaldoko 60 urteko gizon bat da, eta asteazkenetik zegoen desagertuta.
Denis Itxasok 200 zuzkidura-bizitoki iragarri ditu Loiolako Erriberetarako, alkateak 400 iragarri ostean
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak "lanerako hipotesi gisa" planteatu ditu zenbaki horiek. Jon Insausti Donostiako alkateak bezperan adierazi zuten eraiki beharreko pisuak halako bi izango zirela.
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, alaba adingabeari sexu erasoak egin eta sarean zuzenean emateagatik
Atxilotuak material pornografikoa eskaintzen zuen aplikazio batean, txanpon birtualen truke. Epailearen aurretik igaro ondoren, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen, haur pornografia eta sexu erasoak leporatuta.
Pertsona bat atxilotu dute Arrontegiko zubitik oinez zihoala
Atxilotuak uko egin dio bertatik alde egiteari eta bere burua identifikatzeari, nahiz eta arrisku handia izan berarentzat eta gidarientzat.
Gorpu bat aurkitu dute Malagan, emakume bat ibaira erori zen tokitik gertu
Guztira, 8.000 pertsona ebakuatu dituzte Andaluzian Leonardo depresioaren ondorioz. Aurreko egunetan baino euri gutxiago egin du gaur, ostirala, baina asteburuari begira Marta izeneko depresio batek euri zaparrada mardulak eragingo ditu.
32 urteko emakume bat hil da N-121 errepidean, Bardean, auto batek eta kamioi batek elkar jota
Talkaren ondorioz, kamioia erabat erre da, baina gidaria onik atera da. Auto-gidaria, Tuterako 32 urteko bizilagun bat, berriz, oso larri eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta bertan hil da.