Jaurlaritzak konfinamendu orokorra saihestu nahi du, baina ez du baztertzen
Eusko Jaurlaritzak herritarren konfinamendu orokorra saihestu nahi du "neurri murriztaile eta gogorrak" aplikatuz, astelehen honetan martxan jarritakoak kasu, baina ez du baztertzen, beharrezkoa balitz, koronabirusa hedatzea saihesteko.
Gobernu bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Bingen Zupiria Gobernuko bozeramaileak berretsi du ez dutela "agertokirik" baztertzen, ezta konfinamendu osoarena ere.
Hala ere, gogorarazi du osasun agintariek "egunero" egiten dutela "herriz herriko" osasun egoeraren jarraipena, eta LABIn bildutako erakunde publikoek ere "etengabeko azterketa" egingo dutela.
EAEk "oso aste zailak" biziko dituela esan ostean, helburua "bat eta bakarra" dela gaineratu du, "gaixotasuna zabaltzea saihestea eta kutsatzea mugatzea".
Bere ustez, egungo egoera nahiko larria da, martxoan eta apirilean izandakoaren "antzekoa", populazioaren konfinamendu orokorra ekarri zuena. Gaineratu duenez, "une honetan eta olde berri honen aurrean", asmoa "egoera honi aurre egiteko konfinamendu orokorrera jo behar ez izatea da, hartu beharreko ezohiko neurri guztiak hartuz".
"Jarduera ekonomikoa eta hezkuntza mantentzea jarri dugu helburu gisa, eta momentuz, erakundeek ateak zabalik uzten dituzte jarduera fisikoa mantentzeko, gutxieneko jarduera sozial, kultural eta kirol jarduera segurua", azaldu du.
Bingen Zupiriaren ustez, orain "jarduera maila" hori "bermatzeko modu bakarra mugikortasuna, gaueko jarduera eta jarduera soziala mugatzea" da, sei pertsona baino gutxiagorekin, "hurbileneko burbuila sozialekoak" ez diren beste pertsona batzuk nahastu gabe. "Neurri murriztaileak dira, gogorrak, konfinamendu orokorra saihesteko", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik