Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko mendiak eta parkeak ezagutzeko ibilbideak proposatu dizkie Udalak herritarrei

Familian egiteko ibilbideak dira guztiak, oso errazak eta hiri osotik sakabanatuak. Ibilbide guztiak www.geobilbao.eus webgunean daude eskuragai.
Bilboko mendiak eta parkeak ezagutzeko ibilbideak proposatu dizkie Udalak herritarrei
Pagasarri. Argazkia: Julio Mendiak

Hiritik irten gabe egin daitezkeen arriskurik gabeko ibilbideak proposatu dizkie Bilboko Udalak herritarrei. Zehazki, besteak beste, Inguruko Berdegunea osatzen duten hiriko bazterrak ezagutzeko aukera eskaini die bertako bizilagunei. Halaber, arduraz jokatzeko eskaera egin die, jendetzak saihestuz eta osasun agintariek gomendatutako higiene eta distantzia aholkuei jarraituta.

Ildo horretan, herritarrek leku ezberdinez goza dezaten, Udalak norabide bakarreko hainbat ibilbide proposatu ditu: Artxanda-Avril mendia eta Pagasarri-Arnotegi-Arraiz, esaterako.

Familian egiteko ibilbideak dira guztiak, oso errazak eta hiri osotik sakabanatuak. Arangoititik, Deustutik, Salbetik, Begoñatik eta Otxarkoagatik (iparraldean) eta San Adriandik, Errekaldetik eta Zorrotzatik (hegoaldean) hasteko moduko paseoak dira. Gehienek 50 minutu eta ordu eta laurden arteko iraupena dute (orduko 4 kilometroko abiaduran), baina bada aukera luzeagorik ere; Errekaldetik eta Zorrotzatik proposatutakoak, adibidez (hiru ordutik gorakoak).

Gainera, bizikletentzako ibilbide zirkular bat proposatu du Udalak Avril menditik, Iturritxualdetik irtenda.

Ibilbide guztiak www.geobilbao.eus webgunean daude eskuragai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X