Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza gorpuzkiak aurkitu dituzte Oiartzungo Landabarren industrialdean

Ikerketa abiatu dute jazotakoa argitze aldera, baina, lehen hipotesien arabera, ez omen du gertaera kriminal batekin zerikusirik.
Oiartzungo Landabarren industrialdea
Oiartzungo Landabarren industrialdea. Argazkia: Google Street View

Giza gorpuzkiak aurkitu dituzte ostegun honetan Oiartzungo (Gipuzkoa) Landabarren industrialdean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Iturri berak zehaztu du, lehen hipotesien arabera, jazotakoak ez omen duela gertaera kriminal batekin zerikusirik.

07:30ean jaso du abisua Ertzaintzak. Dirudienez, bidean bertan aurkitu dituzte giza gorpuzkiak.

Gauzak horrela, ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitze aldera, baina badirudi ez dela hilketa bat izan.

Antza denez, "ibilgailu handi" bat egon liteke inplikatuta. Dena den, oraindik ere hipotesi guztiak zabalik daudela zehaztu du Segurtasun Sailak.

Gorpuzkiak aurkitu dituzten lekura Ertzaintza, mediku forentsea eta epaile bat bertaratu dira, eta Auzitegiko Medikuntzaren Institutuan aztertuko dituzte orain.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X