EBtik jasotako laguntzek baldintzatuko dute Bilboko metroaren 5. linearen garapena
Bilboko metroa Bizkaiko udalerri gehiagotara zabal dadin, eta zehazki 5.linea Etxebarriko geltokitik Galdakaora eta Usansoloko ospitalera hel dadin, nahitaezkoa izango da Europar Batasunak bultzatutako Next Generation programaren diru laguntzak jasotzea, horrek baldintzatuko baitu proiektuaren garapena, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak aurreratu duenez.
Asteazken honetan agerraldia egin du Rementeriak, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarekin batera, metroaren 4. eta 5. lineen proiektuekin lotuta izan duten bileraren berri emateko.
"Gure esku dagoen guztia egingo dugu metroa Galdakaora iristeko", esan du Rementeriak. Horretarako, Europatik jasotako diru laguntzen garrantzia azpimarratu du, "proiektuak argia ikus dezan".
"Europak diru laguntzak eman ezean, proiektu hau bideraezina da epe laburrean. Ez dakit etorkizunean zer gertatuko den, alegia, ekonomia suspertzen denean", nabarmendu du ahaldun nagusiak. Halaber, ziurtatu du Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak "ahalegin guztia" egingo dutela egitasmoa gauzatzeko.
Garraio sailburuak, bestalde, 5. linearen proiektuaren kostua zenbatekoa izango den argitu du. Dagoeneko zehaztuta dute proiektuaren nondik norakoa, eta badute ingurumenarekin lotutako baimena ere.
Guztira, 350 milioi euroko inbertsioa dakar horrek. Asmoa da % 70 (245 milioi euro) Europatik iritsitako funtsetatik jasotzea, eta % 30 (105 milioi euro) euskal erakundeek finantzatzea.
Abando eta Zorrotza lotuko dituen 4. lineari dagokionez, Arriolak esan du dagoeneko bukatu dutela lehen ikerketa fasea, eta bi aukera dituztela esku artean. Horietako bat litzateke Renfe aldirietako linea erabiltzea, eta funikularren bidez Errekalde eta Irala auzoekin lotzea. Bigarrena, berriz, bi auzo horietan lur azpiko geltoki berriak eraikitzea litzateke.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko ikastetxeetan aurrematrikula egiteko gida
Gaurtik otsailaren 13ra arte aurkeztu ahal izango da aurrematrikula online edo aurrez aurre, eta hemen jaso dugu jakin beharreko informazio guztia.
EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "soberan" zegoen, Osasun Sailaren ustez
Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten eta horretarako txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean EH Bilduk publiko egin zuen auzia. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du.
Jaiotzak % 0,1 jaitsi dira berriro Euskadin, bi hiruhilekotan gora egin ondoren
Lurraldeka, urte arteko % 3,2ko hazkundea izan zen Araban, 547 jaiotzarekin; Bizkaian % 4,7 jaitsi ziren 1.616 jaiotzarekin; eta Gipuzkoan % 5,5 igo ziren 1.129 jaiotzarekin.
Bilbon bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea espetxera bidaltzeko agindu du epaileak
55 urteko emakumeak Basurtuko Ospitalean jarraitzen du eta sendagiria jasotzen duenean eramango dute espetxera.
Osakidetzak gaur amaituko du iraungitako hexabalente-dosia jaso zuten 30 pertsonak berriz txertatzen
Gainera, Euskal Osasun Zerbitzuak aste honetan deituko die tetrabalentearen eta hirukoitz birikoaren iraungitako txertoak jaso dituztela uste den 78 pertsonei.
Santurtzi eta Barakaldo arteko aldirietako tren-zerbitzua eten dute, matxura baten ondorioz
Santurtzitik Barakaldorako joan-etorrian dabiltzan tren guztiek Desertu-Barakaldo geltokitik hasi eta amaituko dute ibilbidea, eta erabiltzaileek autobus zerbitzua izango dute helmugara iristeko.
Ostalaritza Eskola izango da Gipuzkoan, 2027tik aurrera
Euskadiko laugarren ostalaritza-eskola izango litzateke, Leioa, Galdakao eta Gamarrako eskolekin batera. Hezkuntza Saila Donostiako Udalarekin lanean ari non kokatu ebazteko.
Gutxienez bi kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Andoainen, kamioi bat matxuratu baita
Kamioi bat matxuratu da, eta eragina izan du N-1eko trafikoan, Gasteizerako noranzkoan, eta, ondorioz, zirkulazioa motela izaten ari da lehen orduan.
Gaur hasiko da 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazio epea Euskadin
Otsailaren 13ra arte egongo da zabalik aurrematrikula egiteko epea. Derrigorrez egin behar dute bi urteko ikasgeletako ikasleek, baita ikastetxe batera lehen aldiz sartzen direnek eta hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek ere.
Gizon batek bikotekidea hil du Pontevedran eta bere buruaz beste egin du ondoren, atxilotu aurretik
Emakumearen gorpua ahizpak aurkitu du, bere etxebizitzako lurrean, eta gizona ihes egiten ikusi du. Gizona etxebizitza batean gotortu da eta Guardia Zibila berarekin negoziatzen aritu da arratsalde osoan, entregatu zedin, baina bere buruaz beste egin du azkenean.