Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona hil dira Madril erdigunean izandako leherketa handi batean

Toledo kaleko eraikin batean izan da gertakaria, La Latina barrutian, eta 11 pertsona zauritu dira, baina aldameneko erresidentzietako egoiliarrak onik atera dituzte.
18:00 - 20:00
Zenbait pertsona hil dira Madrileko eraikin batean izandako eztanda batean

Leherketa handi bat izan da arratsaldeko hirurak aldera Madrilgo Toledo kaleko eraikin batean, eta gutxienez hiru pertsona hil eta 11 zauritu dira, larrialdi zerbitzuen arabera. Zaurituetako bat larri dago.

La Latina barrutian izan da ustez gasak eragin duen leherketa (Espainiako Poliziak abian jarri du gertatutakoa argitzeko ikerketa), Toledoko Atetik gertu, Paloma elizaren aldamenean. Hain zuzen ere, eliza horrena da leherketa izan den lekua. 

Zorionez, aldamenean dagoen zaharren egoitzako egoiliar eta langile guztiak onik atera dira.

Espainiako Polizia eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta ingurua itxi dute, Efe albiste-agentziak polizia-iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

 

 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu