Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari bat salatu dute Iruñean lizentziarik gabe taxilari gisa aritzea egotzita

Gidariak etxeratze agindua urratu du, eta bate bat eta labana bat zeramatzan.
Iruñeko Udaltzaingoa
Iruñeko Udaltzaingoaren twitter profiletik hartutako irudia.

Iruñeko Udaltzaingoak gidari bat salatu du lizentziarik gabe eta etxeratze agindua urratuta taxilari gisa aritzea egotzita. Gainera, altzairuzko bate bat eta 25 zentimetroko labana bat zeramatzan.

Beste alde batetik, udaltzainek errepidetik modu arraroan zihoan gidari bat atzeman dute Zaragoza etorbideak eta Buenaventura Iñiguez kaleak bat egiten duten puntuan.

Gelditzeko agindua eman diotenean, gidariak polizien kotxearen kontra jo du berea, eta 1,04 mg/l eman du alkoholemia proban. Horren aurrean, Udaltzaingoak izapideak hasi ditu horren aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X