Covid-19aren intzidentzia-tasa metatua abuztuko mailara jaitsi da Euskadin
Euskadin covid-19aren 214 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan, bezperan baino 33 gutxiago, eta positibotasun tasa % 4,2koa (hamarren bat gutxiago) izan da. Intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du, eta 100.000 biztanleko 208,7 kasukoa da, baliorik baxuena abuztuaren 13tik.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, 5.125 test diagnostiko egin dituzte igande honetan, aurreko egunetan baino gutxiago (5.760 eta 7.102). Horrela, positibotasun tasa ez aurrera ez atzera dago, eta batez beste % 4 eta % 5 artekoa da otsailaren 15etik.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, jaitsi egin dira kasuak Bizkaian (116), Gipuzkoan (64) eta Araban (32). EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean bi kasu zenbatu dituzte.
Bi asteko intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du (208,7). Adierazle horrek behera egin du apurka-apurka ostiraletik, 216,85 kasu baitziren orduan.
Gipuzkoa dago egoerarik onenean, 167,39ko intzidentziarekin (aurreko egunean baino hiru gutxiago); Bizkaia dago ondoren, 223,49 kasurekin (lau gutxiago); eta Arabak du daturik txarrena, 234,09 kasurekin (lau gutxiago).
Oinarrizko birsorkuntza-tasa (R0), gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duena, 0,90etik gora dago oraindik, 0,91n baitago. Indize hori bere horretan mantendu da Araban (0,90) eta jaitsi egin da Gipuzkoan (0,93) eta Bizkaian (0,87), apur bat igo ondoren.
Asistentzia-presioa mantendu egin da azken orduetan, nahiz eta azken egunean ospitaleratze gutxiago izan diren, neurri handi batean igandea izateagatik, 24 ospitaleratze izan baitira, baina 262 pertsona daude ospitaleratuta Euskadiko ospitaleetako gela arruntetan.
Bestalde, zainketa intentsiboetako unitateetan dauden pazienteek gora eta behera egiten dute pixka bat, eta azken orduetan 118 dira berriro.
Pandemiaren bilakaerak EAEko hiru hiriburuetan lurraldeen joera bera jarraitzen du: Donostian 86,6 kasu metatura jaitsi da, Bilbon 238,9ra eta Gasteizen 261,6ra.
5.000 biztanletik gorako udalerriei dagokienez, Derio atera da eta Lazkao sartu da eremu gorrian dauden herrien zerrendan. Aretxabaleta eta Oñati ere, gune gorrian daude.
Bestalde, Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez, astelehenean 53 ikastetxetan 86 ikasgela dituzte itxita, covid-19aren ondorioz, ostiralean baino bost gutxiago.
Ikasturte honetan, 17.554 ikasgela daude guztira Euskadiko hezkuntza sisteman, bi urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino, eta horrela, ostiralean ikasgela guztien % 0,49 zeuden itxita.
Albiste gehiago gizartea
Familiek gose-greba egingo dute Gueñesko Osotu Lanbarri ikastetxe pribatua itxi ez dezaten
Ikastetxe horretako gurasoek elkarteak Eusko Jaurlaritzaren erantzun falta salatu du zentroa finantzatzeko orduan. Horregatik, 20 bat lagunek gose-greba abiatuko dute Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Ikasleen % 60 baino gehiagok premia edo beharrizan bereziak dituztela gogorarazi dute.
Foruzaingoa 67 urteko gizon baten hilketa ikertzen ari da, Cascanteko egoitzan gertatutakoa
84 urteko gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute, hilketaren ustezko egilea delakoan.
Ertzaintzak 52.370 delitu ikertu ditu urteko lehen seihilekoan Euskadin, iaz baino zertxobait gutxiago
Azken txostenaren arabera, 35 hilketa zenbatu dira, 2024an baino bat gutxiago. Nabarmentzekoa da Bilbon izan den gorakada: iaz, 2 kasu izan ziren, aurten, 10.
Aiora Diaz eta Eñaut Saenz de Viteri izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren jaietan
Aiora Diaz de Egiguren eta Eñaut Saenz de Viteri, 12 eta 10 urteko neska eta blusa, hurrenez hurren, izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren Jaietan. Abuztuaren 7an, txikiei eskainitako egunean, eskuartean izango dituzten aterkiak eta ardo zahatoa jaso dituzte.
Euskal diaspora, Txilen
Mikel Reparaz kazetaria Txilen izan da, euskal jatorriko biztanle kopuru handiena duen herrialdean.
Suteek arrisku egoera larrian jarri dituzte Avila eta Caceresko hainbat herri
Extremaduran 2.500 hektarea kiskali ditu asteartean piztutako suak. Avilan, berriz, 600 hektarea inguru erre dira. Hainbat pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta egoera ez dago kontrolpean.
Zer dira tsunamiak? Zergatik gertatzen dira?
Errusiako ekialdea astindu duen 8,8 graduko lurrikara izugarriak tsunami alertak piztu ditu Ozeano Barean. Baina, zer dira tsunamiak, eta zergatik sortzen dira?
Legez kanpoko 3.800 tabako-pakete atzeman dizkiete Bilboko aireportuan Armeniatik zetozen bi bidaiariri
Guardia Zibilak kontrabandoko 3.800 tabako-pakete atzeman ditu Bilboko aireportuan, Armeniatik zetozen bi bidaiariren maletetan. 1.900 bana pakete zeramaten. Kontrabandoan aritzea egotzi diete biei.
Fidantzarik gabeko espetxealdi komunikatua Zizur Nagusian emaztea hiltzeagatik atxilotutako gizonarentzat
Gizonak deklaratzeari uko egin dio. Adinagatik akusatuaren osasun egoerari buruzko zalantzei dagokienez, epaileak bere ebazpenean azaldu duenez, medikuek azterketa sakona egin diote, eta patologia larririk ez duela ondorioztatu dute txosten batean.
Itsasadarraren azpiko tunela egiteko proiektua "modu irregularrean eta presaka" onartu izana salatu dute
Subflubiala Ez plataformak, eta Artaza institutuko eta Erromo ikastetxeko guraso elkarteek salatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua onartu duela, alegazioak aurkezteko epea oraindik zabalik dagoenean.