LOTERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ONCEren kupoiak 350.000 euro utzi ditu Bilbon

Bizkaiko hiriburuan saldutako 10 kupoi saridunetako bakoitzak 35.000 euroko saria jaso du.

ONCEren kupoiaren zozketak 350.000 euro utzi ditu saritan Bilbon. ONCEren arabera, hamar kupoik jaso dute 35.000 euroko saria.

Sariak Remedios Ruiz Elkano kaleko 15. zenbakiko agente saltzailearen eskutik iritsi dira Bizkaiko hiriburura.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X