koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polena koronabirusaz kutsatzeko arrisku-faktore izan daiteke, ikerketa baten arabera

Ikertzaileek partikulentzako iragazkia duten musukoak erabiltzea gomendatu dute udaberriari begira.

Atmosferan topa daitekeen polen maila arrisku-faktore esanguratsua izan daiteke koronabirusaz kutsatzeko. Hala ondorioztatu du Nafarroako Unibertsitatearen partaidetza izan duen nazioarteko ikerketa batek. 31 herrialdetan burutu da eta atmosferaren polen edukiak "infekzio-tasetan behatutako aldakortasunaren % 44" azaltzen duela ondorioztatu dute.

Ikerketarako, Nafarroako Unibertsitateko zientzialariek polena monitorizatu dute azken bi urteetan zehar, Nafarroako Ospitale Gunearekin elkarlanean. Laginak jaso dituzte astero, eta airean metro kubikoko dauden aleen kopurua neurtu dute.

Neurketak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak enkargatu ditu LIFE NAdapta proiekturako. Larrialdi klimatikoaren aurrean egokitzapen-neurriak garatzen ari den Europa mailako ekimena da.

Ikerketak partikulentzako iragazkia duten musukoak erabiltzea gomendatu du. Udaberriari begira, arrisku-talde baten parte diren pertsonek, alergikoek, esate baterako, aintzat har dezaketen prebentzio-neurria da. Edonola ere, Arturo Ariño ikertzaileak adierazi du musuko higieniko gehienek, "ondo erabiliz gero", polenarekiko esposizioa mugatu dezaketela. Hala, "alergiekin zerikusia duten sintomak eta covid-19az kutsatzeko aukerak ere gutxituko dira".

Ariñok argitu duenez, "polena beti dago airean" askotariko kontzentrazio-mailatan, tokiaren, egunaren edo urteko unearen arabera; "horregatik da ezinezkoa esposizioa erabat ekiditea". Dena den, "nabarmen murriztu daiteke toki itxietan partikulentzako tranpak eta iragazkiak erabiliz, eta, oro har, giroa garbi mantenduz".

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X