ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maskaren etiketetan dauden akatsengatik banatzaileak zigortuko ditu Jaurlaritzak

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak iragarri duenez, martxoaren 30ean hasiko dira isunak jartzen.
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Radio Vitorian
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Radio Vitorian.

Martxoaren 30etik aurrera Eusko Jaurlaritza isunak jarriko dizkie etiketetan akatsak edo informazio gabeziak dituzten maskarak saltzen dituzten enpresa banatzaileei. Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, informazio kanpaina atzean utzi eta isunen fasera igarotzeko ordua da.

Kontsumoaz gain, Merkataritza eta Turismoa ere bere baitan hartzen ditu Javier Hurtadoren sailak. Ildo horretan, pandemiaren eraginez galdutako turismoaren zati bat udan berreskuratzea espero du. Europar Batasuna prestatzen ari den Covid pasaporteari buruz galdetuta, mugikortasunean irabazteko eta turista atzerritarren etorrerarekin sortzen ari diren kontraesanak saihesteko balioko duelakoan dago.

Erredakzioan itzulia

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X