Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil dute Santurtzin, labankadaz

Hiru gizon atxilotu dituzte. Hilketa Santurtziko portutik gertu jazo da bart, 23:00ak aldera. Ertzaintzaren urpekariak ebidentzien bila ari dira bertan.
Urpekariak Santurtziko portuko uretan ari dira ebidentzia bila.
Urpekariak Santurtziko portuko uretan ari dira ebidentzia bila. Argazkia: Ertzaintza

51 urteko gizonezko bat hil dute bart Santurtzin (Bizkaia) labanaz eraso ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Santurtziko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu, adingabe bat tartean, hilketarekin zerikusia dutelakoan.

Erasoa osteguneko 23:00ak aldera jazo da Victoria Erreginaren itsas pasealekuan, portutik gertu.

Iturrion arabera, lau gizonek sesioa eduki dute, eta biktimari labanaz eraso diote. Larri zauritu, eta bertan hil da.

Udaltzainek ustezko hiru inplikatuak atxilotu ditu handik gutxira. Atxilotuek ertzain-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Horren ildoan, polizia autonomikoaren urpekariak hilketaren ebidentziak topatu nahian ibili dira egun osoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X