GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Delituak % 11 jaitsi ziren 2020an, Donostian

Bestalde, iruzurragatik jarritako salaketak % 120 igo dira, 875etik 1932ra.
Ertzainak Donostian
Ertzainak Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Iaz, % 11,33 egin zuten behera delituek Donostian, aurreko urtearekin alderatuta, pandemiagatik bereziki. 2019an 12.000 arau-hauste penal zenbatu zituzten eta iragan urtean, berriz, 10.640. Hala ere, iruzurragatik jarritako salaketak 875etik 1932ra igo dira (% 120 gehiago).

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak beherakada antzeman dute pertsonen aurkako delituetan eta ondarearen aurkakoetan. Aitzitik, gorakada izan da iruzurrengatik jarritako salaketetan.

Pertsonen aurkako delitu gisa sailkatzen diren horien dagokienez, tratu txarrak eta familia barruko indarkeria kasuak % 5,4 jaitsi dira. Bestalde, sexu askatasunaren aurkako delituak eta eraso fisikoak modu nabarmenagoan jaitsi dira, % 33,61 eta % 32,95, hurrenez hurren.

Ondarearen aurkako delituei lotuta, indarkeriaz egindako lapurretak % 34,82 jaitsi dira 2019arekin alderatuta. Ebasketa delituek ere jaitsiera nabarmena izan dute: 4821tik 3155era (% 34,56). Etxeetako eranskinetako edo trastelekuetako lapurretek, aldiz, gora egin dute, gertakari horiengatik jarritako salaketak 175etik 252ra igo baitira.

Segurtasun kolektiboaren aurkako delituetan, bilakaera desberdina izan da. 83 eginbide ireki dituzte, 30 gehiago, droga trafikoagatik. Alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzeagatik, berriz, salaketa gutxiago jarri dituzte (% 28,42 gutxiago).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hitzkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X