Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes, itxita

Foru Gobernuak ezohiko neurriak hartu ditu herriotan, intzidentzia metatua nabarmen hazi dela ikustean. Baheketak egingo dituzte, gainera, Arbizun, Etxarri Aranatz eta Alesbesen.
Baheketa bat Nafarroan.
Baheketak iragarri dituzte Etxarri Aranatz eta Alesbesen. Argazkia: EITBren bideo bateko irudia.

Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes herrietan  covid-19aren hedatzeari eusteko ezohiko neurriak onartu ditu Gobernu foralak, herriotan kutsatze eta positibitate tasak asko igotzen ari direla ikusita. Udalekin batera hartutako erabakien artean herriak perimetralki ixtea jasotzen da.

Neurriak ostegune honetan jarri dira indarrean, apirilaren 15ean, eta printzipioz bi astez iraungo dute, apirilaren 29a arte; baina luzatzeko, laburtzeko edo aldatzeko aukera dago, egoera epidemiologikoaren arabera, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Arbizun (1.000 inguru biztanle), azken 14 egunetako intzidentzia 3.621era iritsi da, eta bikoiztu baino gehiago egin da bi astetan. Etxarri Aranatzen (2.500 biztanle), berriz, 1.710etik 2.158era igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia azken bi asteetan. Lodosan (4.800 biztanle) intzidentzia metatua ere 2.000tik gorakoa da, eta duela bi aste 1.178koa zen. Azkenik, Alesbesen (2.900 biztanle) hiru aste daramate 1.000tik gorako intzidentziarekin.

Udalerri horietan ezarritako konfinamendu perimetralean salbuetsita daude lan egiteko joan-etorriak, osasun kontuekin lotutakoak, hezkuntzarekin zerikusia dutenak, zaintza lanak, etab.

Baheketak Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Alesbesen

Bestalde, osasun agintariek koronabirusa atzemateko baheketak iragarri dituzte Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Alesbesen larunbatean.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X